Zer gertatzen zaigu besteen itxurarekin? gizendu egin zarela, argaldu zarela, arropa horrekin nola zoazen, zer egin duzu ilean, nola bururatzen zaizu ez depilatzea... Antza denez, aldaketak arazo bat sortzen die batzuei edo, horrela, lagunekin kafea hartzeko gai bat dute, nork daki. Gainera, zer kasualitatea, kritika horiek, oro har, emakumeei zuzenduta daude. Azken polemikek Ione Belarra eta Madonna dituzte protagonista. Lehenengo kasuan “arazoa” titiburuekin izan da. Antza denez, bularretakoa eraman behar zuen kamisetan markatzen baitzitzaizkion. Jaun-andreok, titiburuak dituelako markatzen zaizkio, titi bakoitzean bana. Erraza eta sinplea. Bigarren kasuan, Grammy sarietan Madonnaren agerraldia zeresan handia eman du. Zahartu omen dela, ebakuntzek gaizki utzi dutela. Zahartzen ari da, denok egiten dugun bezala, eta operatzeko eskubidea du, emaitza hobearekin edo okerragoarekin. Izan dezagun festa bakean. Bakoitza bere kontuetan sar dadila eta pentsa ezazue iruzkin horietako batzuek min egin dezaketela. Hori nahikoa iruditzen ez bazaizue, pentsa bizitzak buelta asko ematen dituela eta etorkizunean kritikariak kritikatuak izan daitezkeela. Ea ideia xume hau errespetatzen ikasten duzuen inor zauritu baino lehen.