Euri tantak gogor jotzen zuten leihoa goiz hartan. Pareko eraikineko obrak puntualtasun suitzarrarekin hasi ziren eta zarata Brasilgo inauterietako batukada haiek ekarri zizkidan nire burura. Eta oraindik ez nuen hanka bat lurrean jarri. Halere ez nekien zetorrena are gehiago haserretuko ninduenik. Kafea sutondoan emeki-emeki egiten eta gosaria prestatzen hasi bezain pronto ezusteko dei bat jaso nuen; beheko auzokideak itoginak omen zituela eta azkar igeltsero bati deitu behar niola. Nire erantzuna zera izan zen, lehenik hura ikustera jaitsi behar nuela eta gero aseguruei deitu beharko geniela. Bizilaguna lasaitzen ari nintzela, kafe errearen usaina etorri zitzaidan sudurrera. Nola ez, kafe makinak gainezka egin zuen. Egunak ezin zuen okerrera egin. Edo agian bai? Lanera bidean, eta itogina erdi konponduta, baimendutako abiadura gainditzen zuen auto batek nire logelako kristalen pare utzi ninduen. Bakailao harrapatu berri baten antza nuen. Laneko sarreran lankide batekin gurutzatu nintzen, eta nire gorabeherak kontatu nizkion, haserrea deskargatzeko eta hobeto sentitzeko helburuarekin. Eta hor nire harridura, minutu batzuk geroago, gozoki batekin agertzen denean nire ondoeza baretzeko asmoz. Eskerrik asko, Alazne. Zu bezalako lankideak behar dira lehen munduko egun txar hauetan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación