Araba eta gainerako Euskal Autonomia Erkidegoko joko-areto, apustu-etxe eta txanpon-makinei buruzko datuak eguneratu behar izan zituen Euskadiko Jokoaren araudi orokorraren azken aldaketari erreparatuz (2022ko otsaila). 120/2016 Dekretuan oinarritzen da hura, eta hiru urterik behin berrikusten da. Hala, “Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du araudiaren helburua gure erkidegoko joko-eskaintza gizartean onargarriak diren esparruetara egokitzea izaten dela, osasunaren babesa eta joko problematikoaren prebentzioa bermatuz, baita adingabeak eta kolektibo ahulenak babestuta ere”, kontatu zuen horren gainean Euskal Kontsumi-tzaileen Alkartetik (EKA/ACUV).

Lerro hauekin batera, online bitartez apuestu bat egiten. | PABLO VIÑAS

Ildo beretik, EKA/ACUVetik azaldu zutenez, “garrantzitsua da joko arduratsua sustatzeko gizarte-politikak garatzen jarraitzea, dibertimendu eta entretenimenduaren ikuspegitik. Gainera, funtsezkoa iruditzen zaigu Euskadiko 2021-2028 Osasun Planaren barne jokoaren adikzioa patologia gisa jaso izana”. Izan ere, elkarte honetatik eskeinitako datuen arabera, Euskadiko biztanleriak 2019an baino ehuneko bederatzi punto gehiago jokatzen du orain joko eta apuesto desberdinetan.

Bestalde, genero-ikuspegiaren aldetik, otsailaren 17an ospatzen den jokoaren nazioarteko eguna dela eta, hilaren 22an Emakumea eta ausazko jokoak jardunaldia ospatu zen EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan. Behatokiak unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko ikerketa-taldeari gaiari buruzko azterlanean eskatutako datuak aurkeztu ziren ekitaldian. Bertan, sektoreko hainbat esparrutako adierazleak azter-tzen dira, prebalentzia eta esferako enpresetako langileen egitura kontuan harturik. “Azaldutako datu guztiek joko pribatua eta publikoa hartzen dituzte aintzat. Gizartearen zati batek oso normalizatuta dauka loteria, ez du jokotzat hartzen, kultura-elementutzat baizik. Gauza bera gertatzen da ONCEren joko aktiboez ari bagara (berehalako sarietarako aukera ematen duten arraspak); pertsona batzuk erakundeak gizarte arloan egindako lana baliatzen dute aitzakia gisa euren adikzioa justifikatzeko”, azaldu eta gaineratu zuten: “UPV/EHUko Soziologiako doktore Iraide Fernándezek ikerketaren puntu nagusiak aurkeztu zituen lehen hitzaldian. Alabaina, emakumearen presentzia pixkanaka hazi egin dela nabarmendu zuen, bi titular garrantzitsu azpimarratuta: batetik, jokatzen duten gizon eta emakumezkoen ehunekoa handitu egin dela (2019an %67tik 2022an %76 izatera), eta, bestetik, antzeko irismena izan duela 2022an noizbait jokatu zutela aditzera emandako emakume eta gizonen artean; %2ko aldearekin nagusitzen dira soilik gizonak”.

Ikerketak, gainera, “agerian uzten du” Euskadiko slots edo txanpon-makinen %60 baino gehiagok emakumearen irudi sexualizatua isla-tzen dutela, eta adikzioengatik laguntza eskatzen duten pertsonen ia %90 gizonak direla; beraz, “joko patologikoa maskulinizatuta dagoela ondorioztatzen da”. Halaber, azpimarratu da “emakumeak kritikoagoak direla” jolasteko ohiturari dagokionez, baina gero eta presentzia “handiagoa” dutela. “Askotan, bikotekideei eta lagunei laguntzen diete, eta azkenerako haiek ere erortzen dira tranpan; bakarrik jokatzen dute, isilpean, eta, askotan, familiaren pisua edo etxeko lanak beren gain hartzeagatik, ez dira kontatzera ausartzen”, gaineratu zutenez. Online jokoan arreta jarrita, pokerra moduko modalitateak barne har-tzen dituena, bi generoetako batez besteko partaidetza handitu egin da 2019 eta 2022 bitartean, %2tik %3,3ra igarota. Aitzitik, Euskadiko Joko-Aretoen Elkarteko presidente Juan Torralbak defendatu zuen azken urteotan erabateko aldaketa gertatu dela industrian. Adibide gisa jarri zuen otsailaren hasieran Londresen izandako Nazioarteko Joko Azoka. Bertan, standetako makinetan irudi sexualizaturik ikusi ez zuela aipatu zuen, gerritik gora tarzan bat erakusten zuena kenduta. Bigarren hi-tzaldian, Extremadurako Unibertsitateko irakasle Carmele Pérezek kolektibo gazteenak darabiltzan ohiko praktiketan oinarritu zen. “Gehien baliatutako jokoak ONCE, Estatuko Loteria eta Apustuak, Euromilioiak, Primitibak, Bonolotoak eta bingoak direla adierazi zuen. Nesken kasuan, lehen esperientziak espazio pribatuan eta familiaren eskutik izaten dira, arraspa eta loteriekin”, ondorioztatu zuten elkartetik.

Xehetasunez

Datuak. EKA/ACUVetik azaldu zutenez, “garrantzitsua da joko arduratsua sustatzeko gizarte-politikak garatzen jarraitzea, dibertimendu eta entretenimenduaren ikuspegitik. Gainera, funtsezkoa irudi-tzen zaigu Euskadiko 2021-2028 Osasun Planaren barne jokoaren adikzioa patologia gisa jaso izana”. Izan ere, elkarte honetatik eskeinitako datuen arabera, Euskadiko biztanleriak 2019an baino ehuneko bederatzi punto gehiago jokatzen du orain joko eta apuesto desberdinetan.

Beste datu batzuk. Genero-ikuspegiaren aldetik, otsailaren 17an ospatzen den jokoaren nazioarteko eguna dela eta, hilaren 22an Emakumea eta ausazko jokoak jardunaldia ospatu zen EHUko Bilboko Bizkaia Aretoan. Behatokiak unibertsitateko Soziologia eta Gizarte Lan Saileko ikerketa-taldeari gaiari buruzko azterlanean eskatutako datuak aurkeztu ziren ekitaldian. Bertan, sektoreko hainbat esparrutako adierazleak aztertzen dira, prebalentzia eta esferako enpresetako langileen egitura kontuan harturik. “Azaldutako datu guztiek joko pribatua eta publikoa hartzen dituzte aintzat. Gizartearen zati batek oso normalizatuta dauka loteria, ez du jokotzat hartzen, kultura-elementutzat baizik. Gauza bera gertatzen da ONCEren joko aktiboez ari bagara (berehalako sarietarako aukera ematen duten arraspak); pertsona ba-tzuk erakundeak gizarte arloan egindako lana baliatzen dute aitzakia gisa euren adikzioa justifikatzeko”, azaldu zuten ECKA/ACUV elkartetik prentsa-ohar baten bitartez.