Jaurlaritzak 52 milioi euro bideratuko ditu industrian eraginkortasun energetikoa bultzatzeko
Deialdiko laguntzak eskatzeko epea asteazken hnetan bertan ireki da
Eusko Jaurlaritzak laguntza programa berri bat jarri du martxan, industria sektorean eraginkortasun energetikoa sustatzeko, energia aurrezpena bultzatzeko eta ekoizpen prozesuetan berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko, eta 52 milioi euro banatuko ditu.
Hala iragarri du astearte honetan Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Programaren bidez, Jaurlaritzak indartu egin nahi du industria arloko eraginkortasun energetikoaren bidez energia autonomian aurrera egiteko apustua, "ezinbestekoa baita produkzio sarearen lehiakortasuna indartzeko eta energia inportazioekiko mendekotasuna murrizteko".
Jaurlaritzak deskarbonizazioa eta industria lehiakortasuna sustatzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da ekimena, Euskadi 2030 Industria Planaren 'Emisio gutxiago' ardatzarekin lerrokatuta. Energia eraginkortasuna hobetzeak elektrizitate eta gas fakturak murriztea ahalbidetzen du, industriak nazioarteko merkatuetan lehiatzeko duen gaitasuna baldintzatzen duen faktore nagusietako bat, alegia.
"Aurreikuspenen arabera, 200 industria proiektu inguru lagunduko dira diruz, 195 milioi eurotik gorako inbertsioak mugiaraziz. Jarduera hauei esker, urtean 830 GWh aurreztuko direla kalkulatu da, eta horrek esan nahi du Euskadiko industriaren guztizko kontsumoa %4,2 murriztuko dela", azaldu du Jauregik.
Deialdiko laguntzak eskatzeko epea asteazken hnetan bertan ireki da, eta 2027ko ekainaren 30era arte edo aurrekontu erabilgarria agortu arte egongo da zabalik.
Temas
Más en Política
-
Rufián aceptaría encabezar una lista electoral si eso ayuda a unir la izquierda, pero aclara que no depende de él
-
El juez Calama autorizó un "registro corporal" de la secretaria de Zapatero para obtener su móvil
-
El Gobierno español ve “jurídicamente posible” la anexión de Trebiñu a Araba
-
Vox pide al juez que retire el pasaporte a Zapatero