Edinburgoko apezpiku-elizan hamaika hizkuntzetan idatzitako testu bat banatzen zaie bisitariei. Hitzez hitz honela dio: Hau 7 elizbarrutiz osatutako eliza eskoziarra da. Ingalaterrako elizarekin elkarretaratua dago, baina harengandik independentea da. Primatuak zuzen-tzen du batzar nagusia, gotzain eskoziarrek hautatua da eta aldi berean bera da horietako bat. Nahiz eta gurtza-erritoak Ingalaterrakoaren antzekoak izan ez da zuzena hau “eliz ingelesa” bezala izendatzea. Argia eta zuzena da eliza eskoziarra, ezta? Euskal eliza,berriz, zertan da? Galderak asko izan daitezke, erantzuna, ordea, bakarra. Rikardo Blazquezek eman zuen: Francisco Aita Saindua Loiolara etortzen bada, Espainiako apezpiku-konferentziaren eskutik izango da, ez beste inola.
- Multimedia
- Servicios
- Participación