Ekimen berri bat iritsi da gure hiri maitera. Gogoratzen dituzue telefono-kabinak? Izan ere, Telefonicak erabilera ezagatik hirian banatuak zituen guztiak kenduko zituela iragarri zuen. Momentu horretan, kale-hezitzaileak kabinen erabilera posibleak asmatzen hasi ziren. Horretarako, gizarteratzeko zailtasunak zituzten gazteen laguntza aproposa izan zitekeela pentsatu zuten. Azkenik, bizikleta konpontzeko eta mantentzeko gune txiki bihurtzea proposatu zioten Udalari, hiriak mugikortasun iraunkorraren alde egiten duen apustuarekin bat etorriz. Udaleko Gizarte Politiketako Departamentuaren oniritzia lortu ondoren, Irantzu Lekue artista gasteiztarrarekin harremanetan jarri ziren, eta hark lanari ekin zion, parte hartu zuten gazteekin lankidetzan diseinu bat egiteko. Gazte horiek kabina zaharren egiturak konpontzen ere lagundu zuten, baita pintura-lanetan ere. Asteak lanean eman ondoren, emaitzak estetika ikusgarri eta erakargarria eskaintzen du. Bizikleta-gurpilen konponketa txikiak egiteko tresnak eta puzgailuak eskaintzen dituzte puntu horiek, baina patin elektrikoak, haurren kotxeak eta gurpil-aulkiak konpontzeko ere erabil daitezke. Hori bai, guztiontzako tresnak dira, zaindu itzazu horrelako ekimenak gure hirian ugaritzen jarrai dezaten. Hau da bidea. l