Gasteizko Artium Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak 'Marwa Arsanios. Lurrak ez du jaberik izango' erakusketa du ikusgai A1 aretoan 2026ko apirilaren 12ra arte, jatorri libanoarreko Marwa Arsanios artista estatubatuarraren 'Who is Afraid of Ideology?' (2017 - abian) izeneko dokumental sorta jasotzen duena.

Museoko iturriek jakinarazi dutenez, Marwa Arsaniosek Ekialde Ertaineko eta Kolonbiako hainbat tokitan lurra nola berreskuratu eta ustiatzen ari diren ikertzen du bere proiektuan.

Erakusketak bosgarren eta oraingoz azken kapitulua aurkezten du, 'Right of Passage' izenekoa, (2025), Artiumek Turingo Fondazione Sandretto Re Rebaudengo erakundearekin eta Bartzelonako Fundació Joan Miró-rekin batera ekoitzia.

Erakusketaren esparruan, Artium Museoak #Hitzak sailaren beste ale bat argitaratu du

Erakusketaren esparruan, Artium Museoak #Hitzak sailaren beste ale bat argitaratu du, Marwa Arsaniosen eta erakusketaren komisarioa den Agustin Perez Rubioren arteko elkarrizketa eta Ana Teixeira Pinto idazle eta kultura-teoralariaren testu bat biltzen dituena.

Inaugurazioa dela eta, Gasteizko museoak topaketa irekia antolatu du ostiral honetako 18:00etan, artistaren eta erakusketaren komisarioaren artean. Sarrera doakoa da, eta tokia mugatua.

BESTE GAI BATZUK

Bestalde, Gasteizko beste gai batzuekin jarraituz, eLankidetza Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziak 40 miloi euro banatu ditu garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE) Hegoaldeko 25 herrialdetan garatzen dituzten 86 proiekturi laguntzeko. Hain zuzen, ere, garapenerako lankidetzako proiektuak, garapen produktiboko, prestakuntzako eta laguntza teknologikokoak, eta gizarte eraldaketarako hezkuntza proiektuak dira.

Deialdi hori da eLankidetzaren ardatz garrantzitsuena, hala funtsei dagokionez, nola sustatzen dituen eragile eta ekintza kopuruagatik, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako iturriek jakinarazi dutenez.

eLankidetzaren lehentasun estrategikoei jarraikiz, onartutako ekimenen %18 emakumeen ahalduntzeari edo desparekotasunak desagertzeari zuzenduta daude. Gainera, funtsen %9 giza eskubideen defendatzaileak babestera bideratuko da, %20 Saharaz Hegoaldeko Afrikan gauzatuko dira, eta %17 Euskadin bertan.