Síguenos en redes sociales:

Kultur gomendioak

Arantzazu Callejaren kultur gomendioak

Ikus entzunezko musika konpositorea

Arantzazu Callejaren kultur gomendioakYvonne Iturgaiz

Arantzazu Callejaren kultur gomendioak:

  • Abesti bat: 'My Favourite Things', Rodgers and Hammerstein.
  • Musika talde bat: Pulp.
  • Liburu bat: 'Las Malas', Camila Sosa Villada.
  • Antzezlan bat: 'One Song', Miet Warlop.
  • Film bat: 'Las noches de Cabiria', Federico Fellini.
  • Artista bat: Ennio Morricone.
  • Kultur espazio bat: Aiaraldea ekintzen faktoria (Laudion).
  • Zuzenean entzuteko kontzertu bat: Amaia Miranda.
  • Liburu-denda bat: 'Cabeza de Chorlito', Madrilen.
  • Esperientzia bat: Warren Ellisen kontzertu bat egunsentian Sicilian.

Aranzazu Calleja ikus-entzunezko musikako konpositorea da, eta ibilbide luzea egina du zinemaren alorrean. Arte ederretan lizentziaduna eta biolin jotzailea da, eta bere musika formakuntza zabaldu zuen Bartzelonan eta Bostongo Berklee College of Music-en. 2014an Berlinale Talents programan parte hartzeko hautatua izan zen, Berlingo Nazioarteko Zinemaren 64. edizioan. Bere metodologiak hizkuntza pertsonal baten bilaketa islatzen du musika istorio bat garatu nahi duenenan. Bere sormen prozesua fisikotasunetik eta instrumentuen materialtasunetik abiatzen da, eta koloreei, ehundurei eta tinbreei erreparatzen die. Bere lanen artean, El Hoyo, Cinco Lobitos, Irati eta Akelarre filmak nabarmendu daitezke. Are, Akelarre pelikulan egindako lanari esker Goya saria jaso zueen, musika original onenaren Platino saria, Maite Arroitajauregirekin batera. Bere proiekturik berrienak Los aitas eta Maspalomas dira. Azkeneko hau Donostiako Zinemaldiaren 73. edizioaren Sail Ofizialaren parte izan zen eta Goya, Feroz eta Platino sariak eskuratzeko hautatua izan zen. Bere azken lana Paul Urkijok zuzendutako Gaua filma izan da; Maite Arroitajauregirekin batera ondu du pelikularen soinu banda. Gaur gaurkoz, Norma Villaren lehen lanean ari da burubelarri: Salitre.