EiderSaez (EIDER) musikagilea eta abeslaria da. Lazkaon jaioa, oraintxe, 2024ko azaroan kaleratu du bere lehen lan luzea: Nola aldatu gara?. Zazpi urte inguru daramatza euskal musikaren lehen lerroan, eta orain bakarkako bidean murgildu da. Azken lan honetan ibilbide horren hausnarketa sakona egiten du, bidaia introspektibo batean murgilduta. Musika industriaren alderik ilunenak ditu hizpide abesti batzuetan, baita bere bilakaera pertsonala ere. Nostalgia, argia eta iluntasuna nahasten ditu synth pop doinuekin. Diskoan Eiderrek gure esperientziek nola eraldatzen gaituzten hausnartzeko gonbita luzatzen dio entzuleari. Dagoeneko hasi du zuzenekoen bira eta sare sozialetan argitaratuko ditu 2025eko datak, laster.

Abesti bat: Stand by Me (John Lennon remastered).


Musika talde bat: The girl in red.


Liburu bat: Conversations with friends.


Antzezlan bat: Baginaren Bakarrizketak.


Film/telesail bat: Breaking Bad.


 Kultur espazio bat: Tabakalera.