UNIBERTSITATEAN dagoen neskabaten begietatik irudikatu du 26urte barruko Bilbo Asel Luzarragak(Bermeo, 1971), Elkarrekin argitaratuduen Bioklik liburuan. Zientzia Politikoakikasten ari da protagonista eta karreran izangoduen probarik gogorrena gainditu beharkodu: familia baten kasuaren berri eman eta teorianikasitakoarekin erkatzea.

Zientzia fikzioko nobela da Bioklik. Genero ezohikoa da euskal nobelagintzan, baina Luzarragarentzatgenero honetako bigarren liburuada. Bizkaitar idazleari beti gustatu izanzaio zientzia fikzioa, txikitan Isaac Asimovenlanak irakurtzen zituenetik, baina batez ere,“gure garaiko gizartea, errealitatea ulertu,aztertu eta biluzteko balio duen literatura”,interesatzen zaio, distopiaz janzten dena.“Azken finean, egun bizi dugunarenproiekzioa da, gizarte honek nora eramannahi gaituen hausnartzeko balio duena”. Ildohorretan, egilearentzat eragin ukaezina duteliburuan bertan aipatzen diren egileek, halanola Aldous Huxley edo George Orwell, baitaaurten zendu den Ursula K. Le Guinek ere.Karonte izan zen Luzarragak genero honetanondu zuen lehen lana: “Kontzientzia kontrolatzeko,bioteknologien garapenaaztertu nahi nuen lanharekin” kontatu du. Bioklikekinberriz, beste kontrolmota bat islatu nahi izan duelanabarmendu du: “Zentsuraeta errepresio ororenborondatezko partaide bilakatzengaituen ustezko askatasuna,hain zuzen. Eraikiduen biogizartean edonorkordaindu dezake biokrediturenbat, bere biobotoekin grebabaterako eskubidearen alde edoaurka egiteko, musika estilo batzentsuratzeko edo telebistakopertsonaia bilakatzen zaigungizaki batek kartzela mereziduen epaitzeko”, azaldu du.

Etorkizun hurbila eraiki du Luzarragak liburuan.“Gizarte horren hazia duela zenbait urtebolo-bolo zebiltzan Anaia Handia eta antzekoprogramak izan ziren. Garai hartan ez nuenFacebook ezagutzen, Fotolog-en garaiakziren”. Jendearen gobernua bideratzeko,beraz, programa horien eredua imajinatuzuen egileak. “Gizarte horretako hauteskundeetan,esaterako, Demokrazia Telebistakdaukan egoitza batean sartzen dituzte hautagaiguztiak, eta jendeak etengabe bidal ditzakebere biobotoak, esaterako, hautagai bidutxetan agertzen direnean”. Gauza bat edobestea bozkatzeko arrazoiak hutsalak dira,emozioei lotutakoak, eta komunikabideekkanpainak egiten dituzte etengabe, gerokobozketarako giroa eta iritzia nahi den noranzkoanbideratzeko”, azaldu du idazleak.

Gaur egun ere ez dela hain desberdina ustedu Luzarragak: “Zer ikusi behar dugun eta zerden albiste erabakitzen dute komunikabideek.Zein iritziri oihartzuna eman, zein giro sortu,beldurra, segurtasunik eza, zein izan daitezkeenbeldur horien aurreko irtenbideak...Eta, orduan, askatasunez bozkatzen dugu guk.Biogizartean ere, erabakita dagoena erabakitzenuzten zaio jendeari”.

ETENDAKO PROIEKTUA Luzarragak oraindela hamar urte idatzi zituen Bioklik-en lehenzirriborroak, beste liburu bat esku artean zuela:Utopiaren itzalak. Bitartean, Buenos Aireserajoan zen lehenago eta Txilera gero. Bertanamaitu zuen beste eleberria, eta jarraianBioklik idazteari ekin zion. “Idazten ari nintzenegun batean, hango poliziaren bisita izannuen eta etenda geratu zen lana, 2012an BuenosAiresera itzuli arte”. Dioenez, bitartean,ordenagailua eta disko gogorrak bahituta geratuziren. Tarte horretan, “Txilen bertan, besteproiektu luze bat hasi nintzen prestatzen,eta konturatu nintzen eten bat zekarrelaaurrekoekin”.

Bioklik-ek, aldiz, aurrekoen logika berarijarraitzen zion, unibertso berekoa zen eta,beraz, ziklo amaieratzat hartu eta, sinbolikoki,aurreko eleberri guztietako pertsonaiaksartzea erabaki zuen Luzarragak. “Jolasa dakasu batzuetan, ez dira denakoso nabarmenak eta ez dabeharrezkoa haiei buruz ezerjakitea liburua ulertzeko, bainahaietako batek garrantzioso handia hartu zuen, ezinbestekobihurtu zen”, emandu jakitera Luzarragak.

Horrez gain, egileak dio “keinuzeta azpi-mezuz beteta”dagoela liburua: “Ezer ezdago kasualitatez jarrita, etaaskotan ez da politikoki osoegokia”.

Liburuaren mezuak jendeagehiegi ez baldintzatzeaespero du Luzarragak,“baina zenbait irakurleegungo gizartetik irteteko moduaz pentsatzenhasiko balira, askoz hobeto”, azpimarratu du.Dena zein manipulagarria den erakutsi nahiizan du egileak, besteak beste. “Baita ezkertiareta iraultzaile gisa saltzen dizkiguten lelo askoere, beste asmo batzuetarako amua direnak.Azken epaiketa ?guztiz kafkiarra?, eta amaierabera ?aurreratuko ez dudana, noski? horrenune gorenak dira”.

Bioklik orain arte ondutako libururik zailenaizan da Asel Luzarragarentzat. Batetik, luzeadelako (400 orrialdetik gora ditu) eta bestetik,denbora asko pasatu delako ekin zionetikamaitu duen arte. Hala ere, horrek ideiak lantzekoeta aberasteko balio izan dio. Horrezgain, hasieran egin zuen hautu literarioa zailegin zitzaiola aitortu du. “Istorioa txostengilebaten bidez kontatzea erabakitzean, erronkagisa hartu nuen estilo hotz, objektibo etabiluziari eustea”, idazlearen ohiko ildoarekinbat ez datorrena.