NIRE ama kobazulo batean jaio etahan bizi izan zen 1965 arte. Bizirautekoerremedioa zen, ez zeukatelakodirurik adreilu bat ere erosteko”,dio Ruben Mendik, Valtierrako kobazuloetakokudeatzaileak (www.cuevasdevaltierra.com). Orain ostatu txukunak dira, ederrak,xarmantak, euren berezitasunarengatikturistak erakartzen dituztenak. Baina istoriolatza gordetzen dute eta hori beti gogoandauka Mendik.

Zortzi koba erakusten ditu, apartamentu dotorebihurtutakoak: porlanezko zorua, hormapintatu eta hezetasunik gabekoak, ohe etaaltzari modernoak, komuna, egongela, sukaldea.Lurraren erraietan lo egitearen esperientziabitxiari, baina, memoriaren beharraeransten dio: “Gizona 17 edo 18 urterekin hastenzen pikatxoia eta palarekin lanean, gutxienezsukaldea eta logela zabaldu arte ezin zuelakoezkondu eta emaztea ekarri. Gero, umeakizaten zituzten heinean, koba pixkanaka handitzenzuten. Nekazari pobreak ziren, egunosoa lanean ematen zuten soroetan, eta gauezordu bat edo bi pasatzen zituzten dinbi-danba,kobazuloa zulatzen”.

Harpeetako bizimodua oso aspaldikoa daNafarroako Erriberan, baina XIX. mendekoetorkinek halako boom bat piztu zuten:“Goseari aurre egiteko, Bardeak laboratzeaerabaki zuten garai hartan”, azaltzen du Mendik.“Ez zen halakorik sekula egin, beti izanzelako artaldeentzako eremua, eta artzainakkontra azaldu ziren, noski. Baina familiabakoitzari 50 hektarea lantzeko baimenaeman zitzaion eta horrek kanpoko jende asko erakarri zuen. Non jarri behar zuten bizitzen,inolako baliabiderik gabe? Mendia zulatzenhasi ziren orduan”.

Miseria gorrian bizi ziren Valtierrako trogloditak:“Lagun batek kontatu zidan ama nolagogoratzen zuen, errazionamenduarengaraian, ogi puska ziztrin bat bost zatitanbanatzen, guraso eta hiru seme-alabentzat.Aitak bere puska zapi batean gorde eta laneraabiatu zen. Patroiak mokaduren bat emangozien jornalariei, kontua da gauez etxera itzulizenean aitak oraindik ere ogi puska gaineanzeukala. Afaltzeko arrautza bakarra zegoenbostentzat, eta lagunak gogoratzen du aitakzapitik ogi puska atera eta anai-arreben arteannola banatu zuen, gorringoan busti zezaten.Gizona afaldu gabe oheratu zen”.

Agintariek ez zuten lotsarik sentitu, harik etaatzerrian bizimodu honen berri eman zutenarte: egunkari frantses bat izan omen zen,1960ko hamarkadan, Kaparrosoko harpebateko familiaren argazkia atera eta “Espainianhorrela bizi dira” idatzi zuena. FrancorenEtxebizitza Patronatuak ehunka etxe merkeegin zituen presaka, besteak beste kobazuloetanbizi zirenentzat. “Etxeetara aldatzean,izugarri estimatu zuten argindarra, uraeta komuna izatea”, kontatzen du Mendik.“Eta inguruko kobazulo guztiak dinamitatuzituzten, Valtierrako hauek eta besteren batizan ezik”.

1980ko hamarkadara arte, ukuilu edo biltegimoduan erabili zituzten kobak. Azken urteetan,berritu, txukundu eta balio turistikoa ematekogai izan dira. Baina ez dute ahaztu gaurkobitxikeriaren atzean premia gorria zegoela.