ZUBEROAKO baso hartan, zalantzaegin nuen bidegurutze batean. Beherantzzihoan xenda aukeratu eta zakurranire atzetik jaitsi zen. Laster okerrazjabetu nintzen, buelta eman, eta orduanere jarraitu ninduen. Bideak utzi eta mendiangora garo artean jo nuenean, orpoz orpo etorrizitzaidan. Behin bakarrik urrundu zen, zelaibateko putzu lokaztuetan plisti-plasta leporainosartzeko. Tira, beste behin ere bai, sei behiikusi eta haiengana lauhazka zoroan abiatuzenean, behiak uxatu eta berriz ere nigana etorrizen arte.A, eta beste behin: baserri batetikgertu zakur eme bat topatu zuen, haren inguruanitzulika hasi, atzetik hurbildu eta gimnasiasexual urduriei ekin zien. Plana zeukalaikusita, alde egin nuen. Lagunen artean,ulertzekoak baitira horrelako egoerak. Bihurgunebat eman, bistatik galdu, baina minutubat baino lehen bere trosta entzun eta nireondora etortzen ikusi nuen.
Lepo soil batera irten ginen une berean, trumoiakentzun genituen. Hogei minutuko eurijasabota zigun eta zakurrak ez zuen aterperikbilatu, nire atzetik etorri zen kementsu. Pagadiakzeharkatu, kobazuloetan muturra sartu,bidegurutzeetan okerrak eta itzulinguruakegin genituen, eta nire ondoan jarraitu zuenbeti. Txokolate puska bat jateko harkaitzbatean eseri nintzenean, berak putzu batetikedan eta etzan egin zen, niri begira, zain.Aurrerago, hogei minutuko beste zaparradabat bota zigun. Ez kexurik ez errendiziorik.Gamerera iritsi ginen azkenik. Gazta eta ogipixka bat partekatu genituen. Kotxean aldeegin nuenean, begira gelditu zitzaidan eta ustedut zerbait esan nahi izan zidala. Ossau-Iratikogazta edo Lamiñen Ziloko ur beroarenlurrun kimikoak izango ziren, baina kontua daulertu egin niola.
Aste batzuk beranduago, paraje haietatik doanlamien ibilbideari buruzko erreportajetxoa argitaratu nuen, zakurraren aipamena eta guzti.Bikote zumaiar batek txango hori egitea erabakizuen. Ur beroko iturburura iritsi zirenean,zakur bat topatu eta identifikatu zuten:nik aipatzen nuen berbera. Zumaiarrek emailezkontatu zidatenez, zakurra euren aurretikabiatu zen, basoan barrena, bidea adieraziz.Ez dakit zertarako hartu nituen horrenbestekolanak txangoaren xehetasunak jasotzeneta idazten, nahikoa baitzen ibiltariei argibidebakar bat ematea: segi Gamereko zakurrarenatzetik.
Zumaiarrek ziotenez, haur batzuekin jolaseangelditu zen eta aurrerago beste bikote ibiltaribati hurbildu zitzaion. Arreta handiagoa etalaztan maitekorragoak eskaini zizkion bigarrenbikote honek, baina zakurrak segituanjarraitu zuen lehenengoen atzetik. Nik ikusinuena baieztatu zuten, beraz: zakurra hitzekoazela. Bidegurutze batean, ibilbide osoa luzeegiegingo zitzaiela pentsatu zuten zumaiarreketa txangoa laburtu zuten, errepidetik abiapunturabueltatuz.Orduan bai, zakurrak abandonatuegin zituen eta xenda beretik itzuli zenatzera. Basoan gidatzeko beste ibiltari batzuenbila joango zela uste zuten zumaiarrek. Etazakurraren argazkia eta goraintziak bidalizizkidaten.
“Etxekotu duzun izakiaren ardura zurea izangoda betiko”, esan zion azeriak Printze Txikiari.