ZENTTRIC talde bizkaitarra albiste onbat ospatzeko moduan dago. Tripolareuren bigarren diskoa kaleratu berritan,Europako MTV saria lortzetik pausobat gertuago daude kideak. Izan ere espainiarestatuko ordezkari izateko aukeratuen arteanbaitaude. Lortuko balute, Europako beste herrialdeetakoordezkariekin lehiatuz mundu mailakolehiaketarako txartela lortu ahal izango lukete.
Gutxi Bibang (ahotsa eta gitarra), Javi Moe (bateria)eta Iñigo Rozas (baxua) harrituta geldituziren estatuko aukeratuen artean zirela jakinzutenean. “Sinestezina izan zen. Moe-k deitu ninduen-kontatzen du Gutxik- eta esan zidan, ezetzjakin zeintzuk dauden aukeratuen artean? eta nikbai zera! bai zera! nioen sinetsi ezinda”. Osopozik hartu zuten albistea, “batez ere urte hauetanegin dugun lanaren onarpena dela iruditzenzaigulako. Gure gardentasuna eta ikusleekindugun konexioa ikusiko zuten beharbada gugangure alde eta gure soinuaren aldeko apustua egindutenek”, dio abeslariak. Neurri honetako saribatek, noski, ilusio handia egingo lieke taldekideei:“Europara eramaten zaitu eta ate askoirekitzen zaizkizu”, zintzotu da kantaria. “Askolagunduko luke, egia da, baina sariarekin alasaririk gabe, estatutik irteteko asmoa eta gogoa”badaukatela gehitu du.Zaragozako hotelean daude telefonoak jo duenean.Tripolar diskoaren biran murgilduta daude Zenttric-ekoak. Irailean kaleratuzuten euren bigarren lanaEMI diskoetxearekin eta harreraizugarria izaten ari da. Estatua puntatikpuntara zeharkatzen ari dira etaikusleek nahiz kritikak eskuzabalik hartuditu joandako leku guztietan; diskoa kaleratueta hilabetera Espainian gehien saldutako30 diskoen zerrendan daude dagoeneko.2009an kaleratu zuten lehen lanarekin ere,Zenttric izenekoa, taldeak Fnac Talentu Berriarensaria irabazi zuen, 2010eko MusikarenSarietarako bi izendapen jaso zituzten eta bestebi 2009ko 40 Principales Sarietarako ere.Espainia osora eramango zituzten bira luzearenhasiera izan zen 2007ko ekainaren 23an,Anoetan, Rolling Stonesekin batera emandakokontzertua.
2005ean sortu zen taldea, Mikel Otero taldekideohia eta Javi elkartu zirenean. 2006ko udaberrianiritsi zen Gutxi taldera. Jorge Murilloizan zen lehen baxu-jotzailea, baina handikurtebetera Iñigo sartu zen bere lekuan. Taldeaosatzen ari zirenean argi zuten talde serio batizan gura zutela, gauza serioak egingo zituentalde bat alegia, “ez genuen nahi lokalean gelditukozen talde bat, hobby-tik atera nahigenuen”, dio Gutxik. Eta hala izan da. Gauregun musika egitetik bizi dira Zenttricekomusikariak: “Zorte hori daukagu, bai”. Bilboeta inguruetan jotzen hasi ziren eta berehala,sare sozialen bitartez indarrahartzen hasi ziren. Hala, estatuosoan hasi ziren kontzertuakeskaintzen, arrakastak arrakastenatzetik bilduz. Eta egun, Bilbo etaMadril artean bizi dira.
Sei urteko ibilbidean behin baino gehiagotanaldatu da taldearen osaera. Baina musika aldetikez da funtsezko aldaketarik izan. Brit popeta indie rockari eutsiz, melodiaz, letra bizkorrezeta energiaz betetako kantuak egiten dituzte,gutxien-gutxienez, oinarekin erritmoajarraitzea eragiten duten kantu horietakoak,zuzenekoetan saltoka jartzen zaituzten horietakoak,dantzagarriak eta alaiak.Musika aldetikezer aldatu baino gehiago, gauzak doitzenjoan direla esan daiteke, “lehen diskoa entzuteanbeti ikusten duzu gauzak hobeto egiterikbadela. Bigarren disko honekin oso gustura gelditugara, nahi genuen soinua topatu dugu etahitzekin ere asmatu dugu. Bide onetik goazelairuditzen zait”, dio abeslariak.
Datozen hilabeteetan Tripolareko abestiekinEspainiako bigarren bira egingo dute. Oholtzatikoholtzara ibili arren, ordea, ez diote sortzeariuzten. Hiri batetik bestera joateko bidaietanedo hoteletako atsedenetan, “etengabe gaudesortzen, ideiak ateratzen dira beti”, dioGutxik. Eta aurreratu egin du ere: “Jada baduguhirugarren disko baterako materiala”.