donostia - Jabier Muguruza kantautoreak, 15 urteren ostean, 16 ipuinez osatutako liburu berria plazaratu du Erein argitaletxearekin. Hilen Logika ezkutua izeneko lan honetan berne-beldurrak, krisialdi ekonomikoa, matxismoa, harreman sozialak, sentsualitatea, itxaropenak, zahartzaroa, bakardadea eta kulturaren egoera bezalako gaiak jorratu ditu. Guztiak, umorez zipriztindurik, pertsonaien eguneroko bizimoduan txertaturik azaltzen dira Muguruzaren azken lan honetan. - N.G.