Gazteentzako Gazte Gaming gunean, 12 eta 18 urte arteko gazteek online jolas egin, gamingaren inguruan gauza praktikoak ikasi eta mundu horrekiko interesa duten beste pertsona batzuk ezagutzeko aukera izaten dute eta lehen urteurrena betetzear da. Hori dela eta, urteurrena doako 7 jarduerarekin ospatuko du abenduan.

Jesus Apellaniz margolariaren kaleko 2. zenbakian dagoen gune honetara gerturatzen direnek arkade jolas bat sortzen, dado elektrikoak egiten, musikarekiko sentsibleak diren giroketako argiak sortzen edo hatz-marka digitalen sentsore bat prestatzen ikasi ahal izango dute. Gainera, robotikan lehen hastapenak egiteko aukera izango dute Micro: Bit Meccanumekin, minijolasak sortuko dituzte Robloxen eta familian 80ko hamarkadako bideojoko ezagunez gozatzeko aukera izango dute. Bestalde, Fall Guyseko txapelketa eta FIFAko beste lehiaketa bat egingo dira PS5ekin.

“Gazteriaren Zerbitzuak ‘Special Weeks’ izeneko ekimena antolatu du gazteek minijolasak sortzeko mundu zirraragarria ezagutzeko, ingurune birtualen eraikuntza arakatzeko eta beste belaunaldi batzuetako bideojokoen makinak ezagutzeko aukera izan dezaten. Eta hori guztia jokoa modu arduratsuan erabiltzearen helburu argiarekin bultzatu nahi dugu”, azaldu du Gazteriaren zinegotziak Ana López de Uraldek.

Jarduerak abenduaren 16tik 29ra bitarte egingo dira 12 eta 18 urte arteko gazteei zuzenduta. Salbuespena arkade makinen erakusketa izango da, nahi duten guztiei zabalik egongo baita.

Tailer horietako batzuetan parte hartu ahal izateko, beharrezkoa izango da izena ematea. Izena emateko epea abenduaren 11n, astelehenean, zabalduko da, 08:30ean, Udalaren webgunean eta gizarte-etxeetan, herritarren arretarako telefonoan (010) eta Udaleko Gazteen Informazio Bulegoan.

Abenduaren 26an, asteartean, jokatuko den Fall Guys txapelketan eta abenduaren 29rako, ostiralerako, antolatu duten FIFA txapelketan parte hartu nahi dutenek Gazte Gamingeko gunean aurrez aurre eman beharko dute izena egun berean, Jesus Apellaniz kaleko 2. zenbakian.