-Gasteizko ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenetarako eta eskola-kontseiluetarako hauteskundeak laster izango direla eta, Parte hartzea erabakitzea da kanpaina jarri du abian Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuak. Besteak beste, bideo bat egin du, familiek organo horietan eta eskola-bizitzako beste jarduera batzuetan duten partaidetza sustatzeko.
"Eskola-komunitateko sektore guztien partaidetzaren garrantzia nabarmendu nahi dugu, eta, hortaz, prozesu horretan parte hartzera anima-tzen ditugu", adierazi zuen atzo Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Cantok eta gaineratu zuen: "Familien partaidetza oinarrizko eskubide bat da, eta seme-alaben hezkuntzan laguntzeko aukera bikaina. Badakigu hezkuntzaren kalitatearen faktoreetako bat dela, ikaskun-tza-prozesua hobetzen duela, baita ikastetxearen eta hezkuntza-sistemaren efikazia ere". Ildo horretan, "hezkuntza inklusiboa, ekitatiboa eta kalitatezkoa bermatzeko inplikatuta" dagoela esan zuen. Horregatik guztiagatik, Udalak ordezkaritza-organoetako kide gisa parte hartzen du hiriko 92 ikastetxetan.