Produktu berritzaileek batez beste Euskal AEko produktu-berrikuntzako enpresen negozio-zifraren %34,3 sortu zuten 2022an, Eustaten datuen arabera. Aldatu gabeko edo apur bat aldatutako produktuak, berriz, gainerako %65,7 izan ziren enpresa horietan.
Produktu-berrikuntzan 10 langile edo gehiago dituzten enpresei begiratuz gero, ehuneko horiek zertxobait aldatzen dira, eta kasu horretan %33,7 da produktu berriek edo nabarmen hobetuek negozio-zifran izan zuten batez besteko eragina.
2022an, 10 langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa %35,4ra igo da Euskal AEn, urtebete lehenago baino 2,8 puntu gehiago eta duela lau urte baino 5,5 puntu gehiago – serieko lehenengoa metodologia berriarekin –. Behatutako bi berrikuntza motak aztertuz gero, Produktuaren berrikuntza %22,6k egiten dute eta Negozio-prozesuen berrikuntza %30,7k.
Enpresa guztiak kontuan hartuta, Euskal AEko enpresa berritzaileen ehunekoa %23,8koa izan zen 2022an, 3,9 puntu gehiago 2021ean baino eta 6,5 gehiago 2018an baino. %11,5ek produktuaren berrikuntza eta % 21,4k negozio-prozesuen berrikuntza egin zuten.
Euskal enpresek 2022an jarduera berritzaileetan egindako gastuei dagokienez, horiek hiru mila milioi eurotik gorakoak izan ziren, zehazki 3.292 milioi eurotik gorakoak, 2021ean baino %8,7 gehiago Aitzitik, % 61,9k uste duten badirela jarduera berritzaileak egitea zailtzen duten faktoreak.
10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, gastua puntu bat gehiago igo zen, %9,7, 2.872 milioi eurora iritsi arte; zifra hori euskal enpresek jarduera berritzaileetan egindako gastu osoaren %87,2 da.
Jarduera horietan, barneko I+Gko gastua %54,5 da, I+Gko erosketa (kanpoko I+G) %13,2 eta Beste jarduera berritzaile batzuk (1) gainerako %32,3 enpresa guztietan. Banaketa ez da oso desberdina 10 enplegu eta gehiagoko enpresen kasuan: barneko I+Gko gastua, hala badagokio, %58,5 da, I+Gko erosketa %13,8 eta Beste jarduera batzuk %27,7.
Enpresa berritzaileek finantzaketa publikoagatik laguntzak jaso ditzakete erakunde publiko baten edo batzuen berrikuntza-jardueretarako. Horrela, enpresa horien %33,3k finantzaketa publikoren bat jaso zuen. Jatorria aztertuz gero, Eusko Jaurlaritzatik etorritakoak nabarmentzen dira, enpresa berritzaile guztien %23,0ra iristen baitira. Foru-aldundiek eta toki-administrazioek enpresa horien %11,3 eta %4,9 finantzatzen dute, hurrenez hurren. Bestalde, Estatuko Administrazioak euskal enpresa berritzaileen %11,8 finantzatzen du, eta enpresen %7,9k Europar Batasunaren finantzaketa jasotzen du: %2,8k Horizonte Europa programaren bidez eta %5,6k EBren beste finantzaketa baten bidez.
10 langile edo gehiagoko enpresen kasuan, %53,0k laguntza publikoak jasotzen ditu, eta Eusko Jaurlaritza da, halaber, tamaina horretan berritzaileak izan diren enpresen kopuru handiena finantzatzen duena, zehazki %39,4. Foru Aldundiek eta Toki Administrazioek % 23,5 eta %7,5 finantzatzen dute, hurrenez hurren, eta Estatuko Administrazioaren finantzaketa 10 langile edo gehiago dituzten mota horretako enpresen % 21,5era iristen da. Bestalde, Europar Batasunak %19,3 finantzatzen du: %11,0 Horizonte Europa programaren bidez eta %11,2 Europako beste finantzaketa mota baten bidez.