Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosa Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak Saioa Goitia (CEO Sophie et Voilà), Teresa Madariaga (Chairwoman Ingeteam enpresan) eta Ormazabal sare elektrikorako soluzio teknologikoak garatzen dituen Velatia Taldeko enpresari eman dizkion AED 2023 sarien ekitaldian izan da.

Epaimahaia hainbat erakunde eta enpresatako 15 pertsonak baino gehiagok osatzen dute, eta emakumezko enpresaburu eta zuzendari horien lana eta ibilbidea aitortu ditu. Emakume horiek Bizkaiko enpresa-sarean emakumeak sartzeko egindako lanagatik nabarmentzen dira. Sari horien hamazazpigarren edizioa izan da, eta AEDk sortu ditu, emakumezko enpresarien, zuzendarien eta profesionalen sustapenean erreferente sozial gisa.

"Enpresa-sarea eta iritzi publikoa sentsibilizatzeaz gain, emakumeak enpresetan integratzeko beharrari buruz, ingurune ekonomiko eta sozial jasangarri baterako oinarrizko baldintza gisa", adierazi du Isabel Iturbe AED Bizkaiko presidenteak.

Nerea Melgosa eta Arantza Tapia sailburuekin eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiarekin batera, Bilboko Carlton hotelean egindako galan parte hartu dute Isabel Iturbe, Begoña Murgialday, María Caballero, Azucena Castro, Marta Aburto, Marta Carazo eta María Eugenia Castrok. Bertan izan dira, halaber, Asís Canales, Iberdrolak EAEn duen ordezkari instituzionala, Tamara Yague, CONFEBASKeko presidentea, eta Javier Garcinuño, Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia.