tzo ikasturte berezi honi amaiera eman genion. Oso erronka handia izan da irakasle, ikasle zein familientzat. Urte zaila izan da, arau asko eta malgutasun gutxirekin. Goizero erritualari ekiten genion: hamaiketakoa, arropa eta karpeta etxeko lanekin prestatzeaz gain, etxetik irten aurretik, tenperatura neurtu behar zen eta noski, maskara ez ahaztu. Klasera sartu baino lehen, berriro tenperatura eta gel hidroalkoholikoa, azken hori sei aldiz egunean, gutxienez. Jolastokian, petoen koloreek paisaia marraztu dute, horia, berdea, gorria eta urdina A, B, C eta D gelentzat hurrenez hurren. Haurrek jolas-ordua gozatu dute, hori bai, gela bakoitzari esleitutako eremutik irten gabe, beste ikaskiderekin ez nahasteko. Irteera berezirik ez, etxeko bizkotxoarekin eztitutako urtebetetzerik ez, ezta hamaiketakoak partekatzerik ere. Konfinamenduek ahalegin bikoitza suposatu dute aurrez-aurreko eta online irakaskuntza arrakastaz uztartzeko. Hartutako neurriek eskolako sozializazioan ere eragina izan duten arren, klasean egote hutsa garaipen galanta izan da. Aurrez aurrekotasunari eustea lortu duzue, gure seme alaben hezkuntza eskubidea bermatuz. Gurasook eskolek egindako lana ebaluatu beharko bagenu, emaitza agerikoa litzateke: bikain! Eskerrik asko.