Síguenos en redes sociales:

Eskerrak euskara ikasleei

Euskararen egun bat egoteak esan nahi du oraindik asko dagoela egiteko. Baina oraingo honetan balioa eta garrantzia eman nahi diet euskara ikasten ari direnei. Euskaltegian, online app batean, irakasle partikular baten laguntzarekin edo beste edozein modutan. Hizkuntza batzuk ikasi egiten dira, baina euskara besarkatu egiten duzue. Horregatik, Euskararen Egun honetan, eskerrak eman nahi dizkiet pazientziaz eta ausardiaz berarengana hitzez hitz hurbiltzen ari zareten guztiei. Mila esker denbora eskaintzeagatik ia inoiz soberan ez dagoenean. Ateratzen ez dena errepikatzeagatik eta azkenean ulertzen dena ospatzeagatik. Aditza korapilatzen denean eta buruak “bihar jarraituko dut” esaten duenean amore ez emateagatik. Izan ere, zuen aurrerapen txiki bakoitza taupada bat gehiago da horrelako keinuei esker bizirik iraun duen hizkuntza batentzat: hizkuntza zaintzea erabakitzen dutenen borondatea. Euskara eskaintza bat baita eta zuek onartzen ari zarete, hunkitzen duen eskuzabaltasunez. Lehen zalantzak zeuden tokian zubiak eraikitzen ari zarete, bertako jendearen ahotsean eta haien historiaren oihartzunean bizi den kultura batera hurbilduz. Ikasteagatik, errespetatzeagatik eta zuentzat egiteagatik eta guztion hizkuntza dena maitatzeagatik, bihotzez, eskerrik asko.