Izan dira inoiz gure Gasteiz ederra aspergarria dela esan duten pertsonak. Mike James Baskoniako jokalari ohia datorkit burura, 2018an egindako adierazpenekin. Uste dut jaun honek, beste askok bezala, ez dakiela dibertimendua edo asperdura ez doala hiri edo herri batekin, norberarekin baizik. Aspertu nahi ez baduzu, beti aurkituko dituzu alternatibak noranahi zoazela ere. Horregatik eta horretarako, hauek dira nire aholkuak gure hiri maitean primeran pasatzeko. Udan Azkena Rock, Jazz eta Aztarna Beltza jaialdiak ditugu eta irailaren amaieran, Erdi Aroko merkatuak gure erdigune historikoa koloreztatzen du. Urrian, Vitoria-Negrasteiz eleberri beltz eta poliziakoaren jaialdi berria aurkeztuko da. Gainera, gizarte etxeetan kultur eta kirol jarduera pilo aurkitu daitezke. Naturarekin kontaktua behar izanez gero, Garaio eta Landa urtegiak eta eraztun berdea ezinbestekoak dira. Hiriak dituen hamaika ibilbideak gustu guztietarako eginak daude; misteroaren hiriarena, museoena edo muralena, adibideren bat jartzearren. Askotariko kontzertu-aretoak eta hainbat antzoki ditugu gainera. Bi katedral, baten faltan eta Gasteizko alde zaharrean giro ezin hobea dago taberna eta jatetxe zoragarri askorekin. Beraz, ondo pasatzeko, tokiarekiko interesa baino ez da erakutsi behar.
- Multimedia
- Servicios
- Participación