Udal-instalazioetako abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte ordutegi berri horretan estalitako igerileku olinpikoa eta hastapeneko igerilekua

Ohiko mantentze-lanak egin ostean, Mendizorrotzako Kirolguneko estalitako igerilekuetako ateak astelehenean, irailaren 16an, irekiko dituzte eta ordutegi zabalagoa izango dute. Goizeko 06:00etatik iluntzeko 21:30 arte egongo dira zabalik astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 21:30era larunbat, igande eta jaiegunetan.

Goizeko 06:00etatik iluntzeko 21:30 arte egongo dira zabalik astelehenetik ostiralera, eta 08:00etatik 21:30era larunbat, igande eta jaiegunetan

Kirol zinegotziak, Ana López de Uraldek, azaldu duenez, neurri horren bidez, “igerilekuak erabiltzen dituzten abonatuek eta kirol-taldeek egin izan diguten eskaerari erantzungo diogu; izan ere, instalazioaren okupazio- eta ordutegi-arazoa zela eta, entrenatzeko zailtasunak zituzten. Horren bidez, taldeen prestakuntza-lana eta entrenamenduak erraztu eta igeri egiteko goiz jaiki nahi izaten duten abonatuen eskaerari erantzungo diogu”.

"Taldeen prestakuntza-lana eta entrenamenduak erraztu eta igeri egiteko goiz jaiki nahi izaten duten abonatuen eskaerari erantzungo diogu”

Udal-instalazioetako abonatuek bakarrik erabili ahal izango dituzte ordutegi berri horretan estalitako igerileku olinpikoa eta hastapeneko igerilekua.

Hobekuntza padel-pistetan

Mendizorrotzako padeleko pistak jendearentzat itxita egongo dira astelehenetik, irailaren 16tik, aurrera, zoladura eta estalkiak hobetzeko egingo dituzten lanak direla eta.