Gasteizko Hiri Antolamenduaren Plan Orokor (HAPO) berriko lantaldearen bileran industria-lurzoruari buruzko gaiak jorratu dituzte. Hirigintza Sailak, Borja Rodríguezen zuzendaritzapean eta Udaleko teknikariekin batera, hainbat aukera planteatu ditu lurzorua handitzeko, etorkizuneko ekoizpen-instalazio berrientzat lekua izateko.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Gasteizko Udaletik azpimarratu dutenez, jakinarazitako proposamenak “kokaleku batzuk eskaintzen ditu Plan Orokorraren aurrerakinean dagoeneko jasotzen zen industria-lurzoru berri horrentzat”, azaldu du Rodríguezek saioaren amaieran.

"Lantaldeari bideratu dizkioten aukerak Jundizeko industrigunearen inguruetan, Forondako Aireportu inguruan, Arangizko tokiko erakundean eta Arabako Parke Teknologikoko bi eremutan daude", azpimarratu zuten atzo Gasteizkzo Udaletik prentsa-ohar baten bitartez.

Horrela, eta ildo horretatik jarraituz, bertatik gaineatu zutenez, zehazki, industria-lurzoruak sortzeko planteatutako eremuen zerrenda horretan Jundiz inguruko 15,7 hektarea eta Forondako 57,8 hektarea daude.

Bestalde, Arabako Parke Teknologikoan bi eremu proposatu dituzte.

"Handiena 75,8 hektareakoa, eta bigarrena 50,6 hektareakoa. bien artean 125 hektarea baino gehiago osatzen dituzte industria-lurzoruetarako", zehaztu egin zuten Gasteizko Udaletik.

Laugarrena eta azkena Arangizeko tokiko erakundean dago, eta 9,6 hektareako azalera du.

Lantaldeak bere saioak egiten jarraitzen du eta datorren astean berriro bilduko da, astelehen zein ostegunean.