EUSKARAK, irauteko, bateratzeabehar zuen, eta horrela sortu zeneuskara batua. Horrek gauza onasko ekarri zituen, baina, tarteangure euskalkien aberastasuna eta aniztasunabaztertu zituen. Betiko, etxeko euskaraegiten zuten asko lotsatu egin ziren euskaragarbi eta eskolatuaren aurrean (dantzan erehorrelako kontuak ezagunak zaizkigu dantzaakademizatu-eskolatuarekin).Baina, azken urteotan hortaz jabetu etaeuskalkiei ere tarte bat egiten hasiak gara,eta idazleen artean -baita hedabideetan ere-,aberastasun hori isladatzen hasi da. Tradizioakaberastasuna eta aniztasuna duezaugarritzat, eta euskararen esperientziakontutan hartu beharko genuke dantzabatua gaizki ulertu batek dituen arriskuakekiditzeko.

Euskaldun ez diren egadunak (EGA tituludunak)ditugu gure artean, baita EGA-rik ezduten euskaldunak ere... Hala ere, nekezaurkituko dugu Euskal Filologia ikasi ondoreneuskaraz ez dakienik. Gora apuntatubehar da, badaezpada, tiroa hanketara ez joateko.Dantzarekin berdin gertatuko al zaigu?Gure eskuetan dago hau ekiditzea ere bai.

Euskara inoiz baino gehien irakatsi eta ikastenda, baina, euskarak ez du nire aititaBekelarrera etorri zeneko komunikatzekofuntziorik, edo behintzat hutsune nabariakditu arlo horretan. Adin bat dugunok, behintzat,dantzari sor diogu gure bizia, gehienok.

Gure gurasoak, %90ean, dantzan ezagutuzuten elkar edo dantzaren bidez harremanetanhasi. Gaur, euskararekin gertatzenden moduan, dantza eta musika tradizionaleaninoiz baino gehiagoko talde, ikasle,dantzari, musikari eta abar ditugu eta,horientzat guztientzat, dantzak bere funtzioaaurkitu behar du gure girzartean.

“Yo no, yo no hablo euskera... pero ya lesmando a los chiquillos a la ikastola”. Inguruaskotan, euskara eskolako eta haurrenkontu bilakatu da, baina, lehenago aipatudugunez, eskolatik kanpo, haurrek ez duteeredu heldu euskaldunik. Gure aita (eta berabezala inguruko guztiak) mutikotan, irrikitan,zai izan zen 14 urte noiz beteko, prakaluzeak jarri eta plazara dantzan ateratzeko.

Dantzan, etorkizunerako, gure haurrentzakoeredu izan behar dugu, eta dantzak, guretzako,zentzu bat eta funtzio bat betetzendituela ikusi eta sentitu behar dute haurrek.Gizarte helduak ez badu funtzio argi etabetegarri bat dantzarako, nola nahi duguhaurrek dantzan egitea?

www.aikotaldea.com