SANTA Cruzek alde guztietan zeuzkanetsaiak”, kontatu zigun baserrikosukaldean Iñakik, intxaurrak jatengenituen bitartean.Aurten joan zaigu,96 urterekin, XIX. mendeko istorioak XXI. mendeanbizirik mantentzen zituen azken ahotsetakobat. “Gobernu liberalaren aurka altxatuzen erlijioa eta foruak defendatzeko, bainaarmada karlista fundamentu gutxikoa iruditzenzitzaion eta konpainia propio bat osatuzuen. Bere gizonentzat ez zegoen ez fronterikez kuartelik: mendian ibiltzen ziren, Gobernukotropei segadak egiten zizkieten eta gerodesagertu egiten ziren. Egun batean Aramaionzeuden, hurrengoan Elorrion eta ondorenArantzazun”.

Santa Cruzek bere soldaduak gupidarik gabefusilatzen zituen ezkutuan ardoa edateagatikedo emakumeekin ibiltzeagatik, eta Endarlatsakopostuan hogeita hamar karabinerosetiatu eta akabatu zituen. Halakoak kontatuzizkigun Iñakik, zirraraz, hilketak aurrekoastean gertatu izan balira bezala, apaiz gerrillariabere begien aurrean balego bezala. Urrutiegiere ez zebilen, gogoan behintzat: Urdungiobaserri honetan bertan ezkutatu zen SantaCruz apaiza 1872ko abuztuan, eta Iñakirenbirraitonak eraman zuen Ipizte mendiko kobazulobatera…

“Besaide inguruan atxilotu eta Aramaioko udaletxeangiltzapetu zuten Santa Cruz, biharamuneanfusilatzeko”, jarraitu zuen Iñakik.“Baina gauez, gerrikoa balkoian lotu eta kaleraihes egin zuen. Errekan sartuta igaro zuengaua, hotzak akabatzen. Egunsentian Errotabarribaserriko morroia ikusi eta laguntzaeskatu zion: ‘Gorrixa bazara ala zurixa bazara,lagundu arren’.Morroia liberalen aldekoa zen baina errekatik etxera eraman eta arropalehorra utzi zion. Santa Cruzek gure baserriraetorri nahi izan zuen ondoren, gure birraitonaezagutzen zuelako”.

Urdungio baserrian, arrosarioa errezatu etagero, birraitonak Santa Cruz apaiza mendiangora eraman zuen. “Hiru egun pasa zituen Nardingokoban”, azaldu zigun Iñakik. “Gure aitonaTxominek, orduan 12 urte zeuzkanak, egunerojanaria igotzen zion Santa Cruzi. Geroapaizak Frantziara ihes egin zuen”.

Aramaioko Gantzaga auzoan, Urdungio baserriarenparean zutoin bat dago Ipiztera igotzekobidea adierazten duena. Tontorrean,basoan aurrera egin behar da gailur-lerroapixka bat beherantz jarraituz, kareharrizko bimonolito handi -bi jendarme- topatu arte.Horietako baten oinarrian, zirrikitu ia ikusiezinbat dago. Bizkarrez sartu beharko dugu,urratsak atzeraka eta kontuz emanez: azerientzakopasabide bat. Leizea zabaldu egitenda bat-batean, eta monolitoaren bestalderaematen duen balkoi zoragarri bat agertuko zaigu.Gordeleku ezin hobea: topatzeko ia ezinezkoaeta bailara osoa zelatatzeko aukeraematen duena.

Kobazuloan kutxa bat jarri zuten Santa Cruzapaizaren arrosario bat, biografia bat eta bierretraturekin. Gerrak amaitu zirenean, AitaSantuaren barkamena jaso eta Amerikara joanzen: Jamaikan 15 urte eta Kolonbian beste 34igaro zituen. Handik karta bat bidali zuen Aramaiora:“Urdungioko baserrikoei esaiezuehaien alde otoitz egiten dudala eta zerura iristennaizenean soka lodi bat botako diedaladenak nirekin igotzeko”. Iñakik aurten heldudio Santa Cruzen sokari.