ETXEKOAK konbentzitea izaten da askotanlanik gaitzena.Aupa Etxebeste komediarenzuzendariak, alabaina, lortu eginzuen eta euskarazko pelikula batAkategoriakonazioarteko zinemaldi batean lerratu daaurten. Horren arrazoi argia lanaren txukuntasunaizan da. Bertsolaritza zer den kanpokoeiazaltzea ez da kontu erraza. Edo bai. Baina AsierAltunak (Bergara, 1969) ez zuen erreportaia bategin, ez zuen ahozkotasunaren modalitate bat erakutsinahi. Sentimendu bat islatu nahi zuen.Emozio korronte bat transmititu. Edonola, asmohorren emaitza laster epaitu ahal izango dugu.Izan ere, hilaren 14an helduko da zine-aretoetaraBertsolari dokumentala.
Nondik irten zen bertsolaritzari buruzko dokumentalbat filmatzeko ideia?
Beno, nik uste dut azkenean bertsolaritzak etazinemak antzerako gauza asko dituztela. Bertsosaioaskotan hunkitzera iristen zara, eta hori da,hain zuzen, pelikula ugariren helburua. Hortikbururatu zitzaidan gauza biak batzea. Pentsatunuen bertsolarienmunduagai polita izan zitekeelapelikula bat egiteko. Gero poliki-poliki joan zenegitasmoa zehazten.
Eta berez, nori dago zuzenduta filma?
Euskal Herriko erdal mundua ez da hurbildubertsolaritzara. Alde batetik, hizkuntzak berakjartzen duen distantziagatik, baina, beste batetik,estetikoki ez delako oso espektakulu erakargarria Zentzu horretan, pelikulak hurbiltze bide bat izannahi du erdal mundura heltzeko. Izatez, bertsolaritzaezagutzen ez duen ikusle batentzat eginadago, baina bertsozaleek ere gozatuko dute filmhonekin. Lan serioa eta polita suertatuko zaielauste dut.
Zer transmititu nahi izan duzu pelikularekin?
Bada, lehenengo eta behin, pelikulak balio bat izateanahi nuen. Hau da, pelikula txukun bat eginnahi nuen beste ezer baino lehen. Eta, bigarrenez,bertsolaritzaren gaia zabaldu nahi izan nuen, ezagutarazi,uste dudalako mundu osoan interesa piztudezakeen gaia dela. Uste dut jende asko harritukodela bertsolaritza munduak nola funtzionatzenduen ikustean.
Dokumentala ez da zine-aretoetara jende askoeramaten duen generoa. Eta bertsolaritza fenomenoarrotz edo ezezaguna da kanpokoentzat.Erronka handia jarri diozue zuen buruari.
Bai, bai, baina nik uste dut areto komertzialetanbaino, zine-jaialdietan izan dezakeela ikustekobidea pelikula honek. Erakusleiho politak izandaitezke munduan zehar dauden festibalak. Etahorren ondoren, telebistak izango dira bigarrenerakusleihoak, jakina.
‘Bertsolari’ egiterakoan, intuizioak gidatu zaituelaesan duzu.
Aurreko nire lan laburrak ere oso intuitiboak izandira, irudimenarekin jokatzen dute... Hori da gustatzen zaidana. Dokumental hau egitean, hainbatirudi intuizioarekin jokatuz sortu ziren, etabukaerara arte ez nekien funtzionatuko zuten alaez. Azkenean, badirudi ondo uztartu direla irudiaketa testimonioak. Oso gustura nago prozesuguztiarekin.
Izan ere, erreportajetik urrundu nahi zenuen, zerbaitartistikoagoa egiteko.
Bai, zerbait berezia egin nahi nuen. Ez nekienondo zer irtengo zen, baina azkenengo muntaketanikusi nuen funtzionatzen zuela.
Miren Amurizaren irudiak eta Andoni Egaña etaMaialen Lujanbioren hitzak dira filmaren hariak. Zergatik aukeratu zenituen bertsolari horiek?
Protagonistak pelikularekin batera egin dira.Txapelketaren finala heldu zenean, ni oraindikgaiari buruz ikertzen eta irakurtzen nenbilen.
Baina hura grabatu behar nuela ulertu nuenberehala eta, bide batez, bururatu zitzaidanAndoniri jarraipen bat egitea. Hortik sortu zenpelikula guztia. Gero, pronostikoen kontra, txapelagaldu zuen Andonik eta Maialen suertatuzen txapeldun. Eta pelikulan bere partea daukaMaialenek. Beste aldetik, bertsolaritza irudikatzekobertsolari bat nahi nuen, eta hortaz,Miren Amurizarengana jo nuen. Gaur egun,bertsolaritzan gazteek eta emakumeek duteindar gehien. Horregatik aukeratu nuen Miren.Nahiz eta hasieran dudatan egon, aktore lanakegin behar zituelako, azkenean prest agertu zeneta uste dut horretan erabat asmatu genuela.
Bertsolariak gaia entzun eta kantatzen hasi aurrekohamar segundo horietan sentitzen duen bertigoanipini duzu azentua.
Hori Jon Sarasuarekin egindako elkarrizketabatetik atera zen. Inprobisazio jardun guztietangertatzen den bezala, ez dakizu eroriko zaren alaez. Amildegi baten bila abiatu nintzen hori irudikatzekoeta azkenean Lekunberriko Aldatzharrobian filmatu genituen irudi horiek. Osometafora polita iruditu zitzaidan.
Donostiako Tabakaleran, Zarauzko hondartzaneta Ameriketako Estatu Batuetan filmatu duzue. Zergatik azken herrialde horretan?
Ameriketako Estatu Batuetara joan ginen Maialeneketa Egañak bertako Euskal Etxean abestubehar zutelako.Aukera polita zenTxapelaren protagonismoakonpartitu zuten bi pertsonaia hauekhiri handi eta moderno batean egindako gogoetakgrabatzea. Beste alde batetik, Joseba Zulaikaantropologoa eta John Miles Foley ahozkotasuneanaditua han zeuden eta aprobetxatu nuenhauek biekin elkarrizketak grabatzeko.
Bertsolarien kolaborazio osoa izan zenuen lan egitekoala bateren batek eragozpenak jarri zizkizun,mesfidantzarengatik, akaso?
Bertsolariek erakutsi zidaten konfidantza osoaizan zen hasieratik. Egiarekin eta zinez jo nuenberaiengana, errespetu osoz, eta beraien erantzunaitzela izan da. Dena eman didate. EtaBertsozale Elkarteak ere asko lagundu dit, baifinantziazioa lortzen, baita artxiboko eta bestelan kontu batzuekin ere.
Maialenek esaten du pelikulan belaunaldien artekoharremana bertsolaritzaren altxor handiena dela.Alde hori ere islatu nahi izan duzu, ezta?
Pelikula honetako gai garrantzitsuenetakoa eboluzioada. Urte gutxitan, gizartearekin batera,eta askotan gizartea baino aurrerago, bertsolaritzaknola eboluzionatu duen islatu nahi nuen.Lehen familia barruan ematen zen transmisioa,orain eskolan ematen da. Baina galdu beharrean,irabazi egin du. Atzean lan handia egin delako.
Euskal Herriko Txapelketaren finalaren irudiakikusgarriak dira. Fenomeno horrek arreta erakarridu, baita erdal munduan ere.
Azken finean, bertsolaritza modan dago eta Txapelketakerakartzen duen jendetza ikusita, erdalhedabideak ere hasi dira arreta jartzen fenomenohorretan. Eta Bertsozale Elkartetik erelan handia egin dute bertsolaritza aktual etamodernoaren irudia indartzeko.