- Araba Euskaraz eta Ibilaldia datorren urriaren 18an izango dira. Hala iragarri zuen atzo Ikastolen Elkarteak. "Duela aste batzuk, ikastolen udaberriko jaiak atzeratu egin genituela iragarri genuen, eta hurrengo asteetan berauek udazkenean egiteko aukera aztertu eta datak bilatuko genituela. Horretan aritu gara asteotan, jai guztiok elkarlanean, daten egokitasuna ikusten, jarritako helburuak bete ahal diren aztertzen, udazkenean ospakizunak egin ahalko diren aurreikusten€ faktore horiek eta beste zenbait aztertu eta gero (logistikakoak, osasun eta segurtasun preben-tziozkoak€), udazkenean ikastolen aldeko jaiak ospatzea erabaki dugu", adierazi zuten atzo bertako kideek.

Ikastolen Elkarteko eta ikastolen jaietako ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten atzo, udazken honetan ikastolen jaiei buruzko xehetasun gehiago emateko. Bilera horretan bertan zehaztu zutenez, jai hauen ospakizunak hasiera batean data bat du aurreikusita, baina koronabirusaren hedapenaren araberakoa izango da. Beraien hitzetan, "datak gerturatu ahala, ikusiko dugu aurrera egin dezakegun, edo atzera egin beharko dugun; baina, gaur-gaurkoz, determinazio osoa dugu jaiak ospatzeko".

"Bateren batek esango digu zoraturik al gauden, bizi dugun garaiotan jende multzo handiak biltzea ezinezkoa dela. Gaurko egoeran, noski, hala da. Udazkenera begira jarriak gara, ordea, eskenatoki desberdin batera, eta uneotan, aukera ikusten dugu. Ez dugu etsi nahi, jai hauek ez direlako jai hutsak. Jendea, noski, ongi pasatzera dator, dibertitzera, dantza-tzera, lagunekin egun eder bat igaro-tzera€ Baina jai hauek helburu ugari dituzte", azpimarratu zuten. Festa hauen helburuen artean, ondo pasa-tzeaz gain, ikastola eta herrietako kideen arteko harremanak estutzea ere bada, "euskal kulturari bost plaza handi eskaintzen dizkiogu gure jaien bitartez, gainera euskarari bozgorailu handi bat jartzen diogu eta hainbat proiektu aurrera ateratzeko finantzaketa lortzen dugu", erantsi zuten.

"Ardura eta erantzukizunez jokatuko dugu, noski, eta osasuna bermatzeko baldintza guztiak ezarriko ditugu: formatu egokituak, jan-edana baldintza seguruetan eskainiz, garbiketa sakonduz...", berretsi zuten. Hala, irailaren 20an Herri Urrats ospatuko da, Senperen, urriaren 4an, lehendik iragarrita zegoen bezala, Kilometroak jaia ospatuko da Amasa-Villabonan eta Zizurkilen eta urriaren 18an, Araba Euskaraz eta Ibilaldia ospatuko dira, Amurrion eta Elorrion. Bi jaiak egun berean izango dira, bi herri eta lurralde desberdinetan, "baina bien arteko lotura ere egingo dugu". "Ohartuko zineten moduan, lau jai aipatu ditugu bakarrik. Urriaren 18an, Nafarroa Oinez egitea aurreikusita genuen, Lizarran. Esan dugu jaiok ospatzeko edo ez ospatzeko erabakia hartzeko orduan bost jaiak elkarrekin azter-tzen aritu garela ezarritako helburuak betetzeko aukeren inguruan, segurtasun neurri gehigarrien inguruan, egokitasunaren gainean. Tamalez, ordea, beste jaiek ez bezala, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak ikusi dute ez direla baldin-tzak ematen beren jaia aurten ospa-tzeko, eta hurrengo urtera atzeratu dute. Kolpe latza da Nafarroako ikastolentzat eta bereziki Lizarra ikastolarentzat; baina orain arte egin dugun moduan, elkartasun ekimenak gure artean bultzatuz, aterako gara honetatik ere", zioten.

Amaitzeko, Euskal Herriko ikastolen alde eta Euskal Herrirako hezkuntza sistema propio baten alde "aurten atera ditugun tanta txartelak eskuratu nahi dituzuen guztiongana iritsi ahal izateko, txartelaren truke egingo den 60.000 euroren zozketa eguna atzeratu egin dugu. Ekainaren 25ean egin beharrean, urriaren 21ean egingo dugu zozketa, notario aurrean. Beraz, garaiz zabiltzate. Busti zaitezte tantarekin!", adierazi zuten. "Konfinamendua amaitzen denean, pixkanaka normaltasunera bidean jartzen garenean, urratsez urrats hartuko dira neurriak, eta esperantza dugu gozatzerik izan ez dugun udaberri honen amaieran arnasa hartu eta berriro ere kaleez, plazez, mendiez, basoez, hondartzez, itsasoaz goza-tzeko aukera izango dugula libertate osoan. Gure kasuan, desiratzen gaude, askatasun berri horretan gure poza zuekin partekatzeko, gure jaiak zuei eskaintzeko, elkar ikusi eta besarkatzeko. Udazkenean, udaberri berri bat edukiko dugu!".

Datak. Irailaren 20an Herri Urrats ospatuko da, Senperen, urriaren 4an, lehendik iragarrita zegoen bezala, Kilometroak jaia ospatuko da Amasa-Villabonan eta Zizurkilen eta urriaren 18an, Araba Euskaraz eta Ibilaldia ospatuko dira, Amurrion eta Elorrion. Bi jaiak egun berean izango dira, bi herri eta lurralde desberdinetan, "baina bien arteko lotura ere egingo dugu".

Nafarroa oinez. Urriaren 18an, Nafarroa Oinez egitea aurreikusita zegoen, Lizarran. "Esan dugu jaiok ospatzeko edo ez ospatzeko erabakia hartzeko orduan bost jaiak elkarrekin aztertzen aritu garela ezarritako helburuak betetzeko aukeren inguruan, segurtasun neurri gehigarrien inguruan, egokitasunaren gainean. Tamalez, ordea, beste jaiek ez bezala, Lizarrako ikastolak eta Nafarroa Oinez fundazioak ikusi dute ez direla baldintzak ematen beren jaia aurten ospatzeko, eta hurrengo urtera atzeratu dute".

"Konfinamendua amaitzen denean, pixkanaka normaltasunera bidean jartzen garenean, urratsez urrats hartuko dira neurriak, eta esperantza dugu goza-tzerik izan ez dugun udaberri honen amaieran arnasa hartu eta berriro ere kaleez, plazez, mendiez, basoez, hondartzez, itsasoaz gozatzeko aukera izango dugula libertate osoan. Gure kasuan, desiratzen gaude, askatasun berri horretan gure poza zuekin partekatzeko, gure jaiak zuei eskaintzeko, elkar ikusi eta besarkatzeko. Udazkenean, udaberri berri bat edukiko dugu!"

"Bateren batek esango digu zoraturik al gauden, bizi dugun garaiotan jende multzo handiak biltzea ezinezkoa dela. Gaurko egoeran, noski, hala da. Udazkenera begira jarriak gara, ordea, eskenatoki desberdin batera, eta uneotan, aukera ikusten dugu. Ez dugu etsi nahi, jai hauek ez direlako jai hutsak. Jendea, noski, ongi pasatzera dator, dibertitzera, dantzatzera, lagunekin egun eder bat igarotzera€ Baina jai hauek helburu ugari dituzte".