Arabako Aldundiak 777.554 euro bideratuko ditu lurraldeko ETEen nazioartekotzea bultzatzeko
Deialdiak 388.777,33 euro izango ditu 2026ko ekitaldian
Arabako Foru Aldundia gobernu kontseiluak'Alava InterKOOP 2026' laguntzen deialdia onartu du astearte honetan, lurraldeko enpresa txiki eta ertainen (ETE) nazioartekotzea sustatzeko, enpresen arteko banakako proiektuen eta lankidetza proiektuen bidez, eta guztira 777.554,66 euro bideratuko ditu.
Foru erakundeko arduradunek zehaztu dutenez, deialdiaren helburua da Araba lurraldeko enpresa sarearen lehiakortasuna indartzea eta kanpoko merkatuetara ateratzea erraztea. Horretarako, laguntza lerroak nazioartekotzeko banakako proiektuak eta enpresa lankidetzako ekimenak babesten ditu. "Formula horrek aukera ematen die ETEei baliabideak partekatzeko, arriskuak murrizteko eta sinergiak baliatzeko merkatu berrietara sartzean", ziurtatu dute.
Deialdiak 388.777,33 euro izango ditu 2026ko ekitaldian, eta zenbateko bera 2027rako konpromiso kreditua. Horrela, guztizko zuzkidura 777.554,66 euro da, eta kopuru horretatik, 537.554,66 euro enpresentzat dira, eta 240.000 euro irabazi asmorik gabeko erakundeentzat.
Egoitza soziala eta fiskala, produkzio zentroa edo zerbitzuak Araban dituzten eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten ETEek, Arabako ETEei laguntzeko proiektuen buru diren erakunde sustatzaileek eta nazioarteko sustapenean esperientzia egiaztatua duten Arabako produkzio sarea ordezkatzen duten irabazi asmorik gabeko erakundeek jaso ahal izango dituzte laguntzak.
Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude nazioartekotzeko plan estrategikoak, merkatu eta bideragarritasun azterketak egirtea, lege, zerga edo finantza aholkularitza, merkataritza bidaiak eta misioak, nazioarteko azoketara joatea, produktu erakustaldiak, web orrien egokitzapena, itzulpenak, sustapen materiala, prototipoen garapena, homologazioak, ziurtagiriak, nazioarteko markaren erregistroa eta proiektuari lotutako softwarea edo plataforma teknologikoak eskuratzea.
Temas
Más en Araba
-
Vecinos del Casco Viejo protestan en la calle para denunciar el abandono que sufre el barrio
-
Historia, flores y tecnología: Gasteiz despliega su oferta de visitas guiadas este fin de semana
-
Rock On Top zikloak lau dokumental eskainiko ditu Gasteizen bosgarren edizioan
-
La familia de Maialen se plantea la posibilidad de recurrir la sentencia que condena a 27 años al asesino de la joven