Ekitea ez da erraza, eta ez da nahikoa ekimena edo horretarako nahia soilik; tresnak ere behar dira. Horregatik, Arabako ehun bat ikaslek hartu dute parte Enpresa Familiarra ikasgetan programaren lehen edizioan, hain zuzen ere, ekintzaileen prestakuntza indar-tzeko. Euskadiko Familia Enpresaren Elkarteak (Aefeme) Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako proiektua da.

Proiektuaren aurkezpenean egindako irudia. | ARGAZKIA: UTZITA

Hala, nabarmentzekoa da proiektu honen helburua Arabako eta Euskadiko ikastetxeetako ikasle guztien artean ekintzailetza sustatzea dela, horrelako konpainien adibidearen bidez. Helburu bikoitza ere badu: enpresaria eta enpresa ikaslearengana hurbiltzea. Hori dela eta, datorren ikasturtean ekimenarekin bat egin nahi duten ikastetxe berriekin jarraituko du programak. Momentuz, lehen edizio honetan –edizio pilotua–, Aefameko kide diren bi familia-enpresa ezagunek parte hartu dute programan: Grupo BH eta Gran Hotel Lakua. Bertako arduradunak arduratu dira ikasleei beren esperientzia ekintzailea bertatik bertara helarazteaz. Gainera, Aefame-ren arduradunek, beste bi enpresekin batera, horrelako konpainien ezaugarri diren balioak ere kontatu dituzte: ahalegina edo hurbiltasunaren balioak azaldu dituzte. Halaber, eta ikastetxeetan emandako hitzaldi batzuen bidez, enpresariek konpainia horiek Euskadiko ekonomian duten garrantzia erakutsi diete ikasleei. Zehaztu zutenez, enpresen ia %85 familiarrak dira eta sektore pribatuko enpleguaren %55,45 sortzen dute. Gainera, eskualdeko Balio Erantsi Gordinaren %44,26 dira. Ildo horretatik, eta hitzaldien osagarri gisa, ikasleek aukera izan dute, halaber, parte hartzen duten enpresen instalazioak bisitatzeko eta antolaketa, produkzio-sistema eta beren jardueraren beste alderdi batzuk zuzenean ezagutzeko. Horri esker, modu praktikoan indartu dituzte enpresarekin eta beren curriculum akademikoaren ekintzailetzarekin lotutako edukiak. Horrela, espiritu ekintzailea duten gazteek beren enpresak sortzeko beste ekintzaile batzuek erabili dituzten tresnak ikasi eta ezagutu ahal izan dituzte. Horrek enpresa-mundua eta ekin-tzailea hobeto ulertzen lagundu die gazteei. Horregatik, programak enpresa-mundura hurbiltzeko eta ikasleei beren lan-etorkizunari buruzko orientazioa emateko ere balio izan die. Ekimen horren barruan, Javier Beistegui, BH Taldearen jabe den familiaren laugarren belaunaldiko kidea, Gasteizko Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxera joan zen, DBHko 4. mailako ikasle talde batekin bere esperien-tzia partekatzeko. Ikasle horiei ehun urtetik gorako enpresa horren jatorria eta bilakaera azaldu zien. Ondoren, ikasleak BH Bikes-eko instalazioetara joan ziren, eta konpainia horretako bizikleta ospetsuak fabrikatzeko sistema ezagutu ahal izan zuten.

Aefame

Euskal Familia Enpresaren etorkizuna sustatzeko eta enpresa mota honen hezkuntza bultzatzeko, Aefamek ondorengo helburuak ditu:Gizartearen aurrean familia enpresaren egunerokotasuna erakutsi, familia enpresaren irudia goraipatu, bere arriskuakonartu, eta bere erronkaren aurrean lagundu; familia enpresaren profesionaltasuna sustatu eta belaunaldi berriak barruratu; lege esparru juridiko fiskala hobetu eta araudi eredugarriak bultzatu lan eta enpresaren esparruan; eta enpresaren kultura, bere balioak eta ezaugarriak bultzatu. Helburu horrekin, eta kontzeptu horietan lan eginez, proiektu hau sortu dute Araban, baina baita Bizkaian ere, adibidez, antzeko bat sortu dute. Hala, eta ildo beretik, Aefamek abenduan abiarazi zuen, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, Enpresa familien gobernan-tza hobetzea familia enpresak erro-tzeko izeneko proiektua, Ahaldun Nagusiaren 205/2021 Foru Dekretuaren bidez. Proiektu horren bidez, gutxienez lau programa pilotu koordinatu eta garatuko dira, Bizkaiko familia-enpresen gobernantza hobetzeko monitorizatuko direnak. Zehazki, Bizkaiko lau enpresa familiatan ezarriko diren proiektu pilotu horien helburu nagusia haien gobernantza hobetzea izango da, eta, beraz, sustraitzea sustatuko da, honako ekintza hauen bidez: familia-organoak sortzea, familia-protokoloa edo akziodunen itunak ezar-tzeko prozesuak garatzea, aholkulari independenteak sartzea administrazio-kontseiluan edo metodologiak eta jardunbide egokiak formulatzea. Proiektuak bi urteko iraupena izango du, eta gaur egun familia enpresak sartzeko fasean dago, hain zuzen ere.

Xehetasunez

Proiektua. Nabarmentzekoa da proiektu honen helburua Arabako eta Euskadiko ikastetxeetako ikasle guztien artean ekintzailetza sustatzea dela, horrelako konpainien adibidearen bidez. Helburu bikoitza ere badu: enpresaria eta enpresa ikaslearengana hurbiltzea. Hori dela eta, datorren ikasturtean ekimenarekin bat egin nahi duten ikastetxe berriekin jarraituko du programak. Momentuz, lehen edizio honetan –edizio pilotua–, Aefameko kide diren bi familia-enpresa ezagunek parte hartu dute programan: Grupo BH eta Gran Hotel Lakua. Bertako arduradunak arduratu dira ikasleei beren esperientzia ekintzailea bertatik bertara helarazteaz. Gainera, Aefame-ren arduradunek, beste bi enpresekin batera, horrelako konpainien ezaugarri diren balioak ere kontatu dituzte: ahalegina edo hurbiltasunaren balioak azaldu dituzte. Halaber, eta ikastetxeetan emandako hi-tzaldi batzuen bidez, enpresariek konpainia horiek Euskadiko ekonomian duten garrantzia erakutsi diete ikasleei. Zehaztu zutenez, enpresen ia %85 familiarrak dira eta sektore pribatuko enpleguaren %55,45 sortzen dute. Gainera, eskualdeko Balio Erantsi Gordinaren %44,26 dira.

Helburuak. Euskal Familia Enpresaren etorkizuna susta-tzeko eta enpresa mota honen hezkuntza bultzatzeko, Aefamek ondorengo helburuak ditu, besteak beste: Gizartearen aurrean familia enpresaren egunerokotasuna erakutsi, familia enpresaren irudia goraipatu eta bere arriskuakonartu.