- ARTgia Sorgune Aretoak, ASASAM elkarteak, Uriarte Industrialek, Museo del Órgano jatetxe begetarianoak eta Bertako Igogailuek jaso dituzte 2020ko Lazarraga Sariak, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Hala iragarri zuen atzo BaiEuskararik joan den ostegunean Artium Museoan egin zen sari banaketaren ostean.
Ekitaldian, bertan izan ziren, saridunekin batera, Rober Gutierrez Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria eta Lexuri Ugarte Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekiko zuzendaria. Bertan Rober Gutierrezek aipatu zuenez, euskara "garapen iraunkorrerako giltzarria" da eta "giltzarri bezala garatu behar dute administrazioak eta enpresek, are gehiago zalantzaz beteriko oraingo egoera honetan". Ildo horretatik, Lexuri Ugartek adierazi zuenez, "atzera urratsik egin ez duten pertsona eta entitateak" dira Lazarraga Saria jaso dutenak eta gaineratu zuen "aberastasunaren ikur" direla saridunak lurraldeko beste askorentzat, adierazi zuen.
Sariak Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak banatu zituzten, seigarren edizioan, Arabako esparru sozioekonomikoan euskararen alde lan egiten duten pertsonei eta erakundeei "bi urtean behingo aintzatespena emateko".
Urriaren 30ean itxi zen hautagaitzak aurkezteko epea eta, guztira, 50 hautagaitza aurkeztu ziren sarirako. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko, bi irizpide hartu dira kontuan: Lehenengoa, zerbitzua euskaraz emateko hartutako neurriak eta, bigarrenik, euskarazko lana garatzeko hartutako neurriak ere kontuan hartu dira. Hala ere, funtsezko bi irizpide horiez gain, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere hartu dituzte kontuan, hala nola kontratazioak, barne-dokumentuak, kanpo-komunikazioa eta hizkuntza-paisaia. Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak, lanbide Heziketako praktikak euskaraz enpresetan eta lanean euskara ikasteko aukera eskaintzea ere kontuan hartu izan da, sari banaketa egiterakoan.
Helburua. Sariak Arabako Foru Aldundiak eta Bai Euskarari Elkarteak banatu zituzten, seigarren edizioan, Arabako esparru sozioekonomikoan euskararen alde lan egiten duten pertsonei eta erakundeei "bi urtean behingo aintzatespena emateko".
Irizpideak. Urriaren 30ean itxi zen hautagaitzak aurkezteko epea eta, guztira, 50 hautagaitza aurkeztu ziren sarirako. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko, bi irizpide hartu dira kontuan.