- “Jaiak ospatu behar ziren egun hauetan zehar -abuztuaren 4tik 9ra bitartean-, Alde Zaharrean izandako Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren presentzia itogarria izan da, eta kaleetan zehar ibiltzen ziren eta lan egiten zuten auzoko eta ostalariei ezarritako presioa jasanezina izan da”. Hala adierazi zuen atzo Gasteiz Txiki auzo elkarteak, Ertzaintzaren eta udaltzain batzuen “portaera” komunikatu baten bidez salatu zuenean.
Oharrean azaldu zutenez, “iradokizun asko” jaso dituzte auzokoen eta ostalarien partez, eta gaineratu zuten “Ertzaintzak, askotan, etxera bidali gaituela ezer esateko aukerarik gabe, bultzatu eta mehatxatu gaituzte, etab.”. Horregatik, helarazi zuten haserrea egun hauetan Alde Zaharrean bistakoa dela, eta “uste dugu merezi dugula arduradun politikoek aipatu ditugun gertaera hain larrien aurrean barkamena eskatzea”.