Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) Administrazio Kontseiluak –Arabako Foru Aldundiko Gizarte Politiken Sailari atxikitako erakunde autonomoa da GOFE– onespena eman dio lurraldeko gizarte zerbitzuen arloan lanean diharduten 37 elkarte eta fundaziori laguntzak emateari, haiek sostengatzen laguntzeko eta haien langileak finantzatzeko.

Irabazteko xederik gabeko erakunde horiek guztira 310.809 euroko dirulaguntza jasoko dute dirulaguntza deialdian, aurreko ekitaldian baino % 5,9 gehiago. Deialdiaren funtsezko xedea da Arabako elkarteen sarearekin lankidetzan aritzea, Arabako Lurralde Historikoan bizi diren eta gizarte zerbitzuen lehentasunezko helburu diren pertsonen bizi kalitatea hobetzeko, eta komunitate bizitzan parte har dezaten eta guztiz integra daitezen laguntzeko.

Hona hemen laguntza jasoko duten elkarteak: Anorexiaren eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkartea (Acabe), Crohn eta Kolitis Ultzeraduna duten Gaixoen Elkartea (ACCU Araba), Arabako Diabetesaren Elkartea (ADA), Presoei Laguntzeko Elkartea (Adap) eta Artritis Erreumatoidearen Arabako Elkartea (Adear).

Horiez gain, beste hauek ere badaude zerrendan: Lupusdun Gaixoei Laguntzeko Elkartea (Adeles), Linfedema Primario eta Sekundariodun Gaixoen Elkartea (Adelprise), Albo Esklerosi Amiotrofikoa dutenen Arabako Elkartea (Adela) eta Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea (AECC).

Zerrendan agertzen dira, halaber: Giltzurrun Gaitzen aurkako Borrokarako Elkartea (Alcer), Aita-ama Bananduen Arabako Elkartea (Amapase); Hiperaktibitatea, Arreta Defizita eta Inpultsibitatea duten Haurren eta Helduen Elkartea (Anadahi) eta Arabako Gaixo Neuromuskularren Elkartea (Arene).

Honako hauek ere jasoko dute dirulaguntza, beren sostengurako: Arantza Bifidoaren eta Hidrozefaliaren Arabako Elkartea (Aresbi), Fibrosi Kistikodunen Arabako Elkartea (Arnasa), Fibromialgiadunen eta Neke Kronikoaren Sindromea dutenen Arabako Elkartea (Asafima) eta Bular Minbizia edo beste Minbizi Ginekologikoren bat duten Arabako Emakumeen Elkartea (Asamma).

Aipatutakoez gainera, hauek ere jasoko dute GOFEren laguntza: Parkinsonaren Arabako Elkartea (Asopara), Tratu Txarrak jasan dituzten Umeei Laguntzeko Euskal Elkartea (Avaim), Denbora Banku Elkartea (Caminando por las Estrellas), Retina Araba Begisare, Beti Gizartean Fundazioa, Buena Voluntad Elkartea, Zeliakoen eta Senideen Arabako Elkartea (Ezeba) eta Gizarterako Elkartea.

Honako hauek ere jasoko dute dirulaguntza: Familia Ugarien Elkarteen Federazioa (Hirukide), Hiesaren aurkako Arabako Herritar Batzordea, Orekabide Nahasmendu Bipolarra eta Depresioa dutenen Elkartea, Talur Elkartea, Nagusilan, "Isabel Orbe" Down Araba Elkartea, Laringektomizatuen eta Ahotsa Mutilatuta dutenen Elkartea (AAL) eta Musikoterapia elkartea (musika, artea eta prozesua).

Amaitzeko, honako hauek ere jasoko dute: Salhaketa Presoen Aldeko Elkartea, Itxaropenaren eta Adiskidetasunaren Arabako Telefonoa, HNE Hizkuntzaren Nahasmendu Espezifikoa dutenen Senideen eta Lagunen Elkartea eta Zuzenak Fundazioa.