Ez da kirol erraza. Diziplina eskatzen du. Kontzentrazioa. Eta dinamismoa. Erraza dirudi teorian. Baina asko aldatzen da praktikan. Hala ere, Maite Ortiz de Mendibil arabarra zesta-puntan jolasten ikusteak joko polita eta oso atsegina dirudi.

"Etxean ez genuen tradiziorik kirol horretan, baina lehen aldiz partida bat ikustean izurrarri gustatu zitzaidan. Kirol zaila da, baina oso polita, abiadura handikoa"

Bere kasuan, txikia izanda maitemindu zen kirol honetaz. Zehazki, bederatzi urterekin hasi zen Gasteizko klubean, eta gero Hondarribikora joan zen. Handik igaro ondoren, Donostiako klubera joan zen, Zumaiara geroago eta Mutrikun bukatu, egun arte bertan jarraitzen baitu. Izan ere, hasieran klubek antolatzen zituzten nesken txapelketak bakarrik jokatu zituen, gero Espainiako txapelketak eta aurten zesta puntako munduko txapelketa irabazi du.

“Etxean ez genuen tradiziorik kirol horretan, baina lehen aldiz partida bat ikustean izugarri gustatu zitzaidan. Kirol zaila da, baina oso polita, abiadura handikoa”, kontatzen du kirolariak. Horregatik, kirolari gazte honek egunez egun lan egiten du eta gogor entrenatzen du kirol honetan aurrera egiteko. “Oraintxe bertan, nire helburua eta ametsa hobetzen jarraitzea da, etorkizunean emakumezkoen liga profesionala izateko aukera izan dezagun. Dagoeneko bi aukera eman dizkigute profesionalen aurrean partida bat jokatzeko, bai Gernikan, bai Mutrikun eta bai Donibane Lohizunen, baina asko gustatuko litzaiguke emakumezkoen liga profesionala izateko eta edozein txapelketatan jokatzeko aukera ematea, profesionalak bezala”.

Maite Ortiz de Mendibil, zesta puntako munduko txapelduna. Pilar Barco

IBILBIDEA

Txikitatik. Bederatzi urte besterik ez zituela hasi zen kirol horretan profesional hau, eta ordutik ez da inoiz gelditu.

Bederatzi urte zituela hasi zen Gasteizko klubean, eta gero Hondarribikora joan zen. Handik Donostiako klubera joan zen, Zumaiara geroago eta Mutrikun bukatu.

ETORKIZUNA

Bere ametsa. “Nire helburua eta ametsa hobetzen jarrai-tzea da, etorkizunean emakumezkoen liga profesionala izateko aukera izan dezagun”.