Lehen edizioak izandako harrera onaren ostean, berriro ere Pilar gizarte-etxean egingo dute Irudigileak zikloa: Begirada feminista ilustrazioaren mundura. Bigarren edizio honen helburua, beste behin, emakumea ilustrazioaren munduan bistaratzea izango da.
“Iaz, ilustrazioaren mundua, eta are gehiago emakume ilustratzailearen begiradatik, Kultura Sailetik aztertu, eta batez ere bultzatu eta ikusgai jarri beharreko nitxoa zela ikusi genuen. Zikloak sektorean eta herritarren artean izandako harrera onaren ostean, zalantzarik gabe, aurten ere arrakasta izango du eta, gainera, bigarren edizio honetako programazioa zabaldu dugu”, azaldu du Kultura eta Hezkuntza sailburuak, Sonia Díaz de Corcuerak.
Zehazki, erreferentziazko emakume artistekin hainbat jarduera antolatu dira eta herritarrek urritik abendura bitarte horiez gozatzeko aukera izango dute:
Urriaren 1etik 15era: Ania Sáenz de Buruagaren obra artistikoaren erakusketa.
Urriak 29: Fan Fic ilustrazio-tailerra Oihane Iriarterekin, Lucky Booksen eskutik.
Azaroak 6: gazteentzako ilustrazio-tailerra App FlipaClipen bidez Lucila Gonzalesen
Azaroak 8: komiki- eta ilustrazio-tailerreko hainbat saio ikastetxeei zuzenduta Usue Egiarekin (saio itxiak).
Azaroak 16: . Akuarela eta ilustrazioari buruzko masterclass bat Esther Gilirekin. ‘Los pantalones de Luisa’ liburuaren aurkezpena.
Azaroak 25: Itziar Nanclares de Gamboa. Esku-hartze artistikoa Pilar gizarte-etxean.
Azaroak 30: ‘Beldur’ liburuaren aurkezpena Nanclares de Gamboarekin.
Abenduak 14: Ilustrazio- eta diseinu-tailerra Raisa Alavarekin. Publikoarentzat irekita egongo den hitzaldia.
Abenduaren 2tik 20ra: Eli Azurmendiren