Gasteizek oso paper nabarmena izan du Europako Batzordeak eta Hiri Adimendun eta Klimatikoki Neutroen Misioaren Plataformak antolatutako hriugarren urteko konferentzian, zeina Valentzian egin baita, NetZeroCities-ek kudeaturik.

València 2024ko EBko Hiriburu Berdearekin lotutako ekitaldien baitan antolatutako Valentziako Klimaren Astean, klimatikoki neutroa den etorkizunera bidean ezagutzen trukea, gaitasunen garapena eta elkarlana bultzatu dira.

Gasteizko Udalak ekitaldi horretan parte hartu du, Misioko 100 hirietako bat baita, eta karbonoan neutroak diren hirien Europako misioko hiri pilotuetako bat. Gainera, URBANEW proiektua koordinatzen du, zeinaren helburua baita eraikitako parkearen deskarbonizazioa bizkortzea eta energia berriztagarrien integrazioa sustatzea autokontsumoaren bidez, baita energia-komunitateak sustatzea ere, Espainiako zazpi hiritan.

Hain zuzen ere, Beatriz García-Moncó Misioen eta proiektu honen koordinatzaileak eta Itxaso Molinero Gasteizko Udalaren URBANEW proiektuaren koordinatzaileak Erronka Globalen Laborategia zuzendu zuten. Bertan, URBANEW-en koordinazioaren maila guztietan dauden gobernantza anitzak eta eragile anitzak koordinatzeko erronkak azaldu ahal izan zituzten.

Gainera, Alejandro Alonsok (Valencia Clima i Energia) aurkezturik eta Ramón Canalek (Bartzelonako Udala) lagunduta, Molinerok Europako proiektu horrekin lotutako Politika Publikoen Laborategian parte hartu zuen. Bertan, hurbileko bulegoen hedapena nabarmendu zuten, eraikitako parkearen deskarbonizazioa birgaitze energetikoaren bidez bizkortzeko.

Ekitaldi horiek, “Hiriak ahaldunduz: hiri adimendun eta klimatikoki neutroen misioa ekinean” izenburupean bilduta, aukera paregabea izan dira sinergiak sortzeko eta hiri-jasangarritasuna sustatzeko, baita neutraltasun klimatikoa eta erresilientzia lortzeko irtenbide komunak aurkitzeko ere.