Síguenos en redes sociales:

Vital Fundazioak 16 kirol-diziplinatako masterklaseak eskaintzen dizkie ikastetxeei, oinarrizko kirola sustatzeko

Honako kirol hauetako saioak eskatu daitezke: badmintona, triatloia, errugbia, boleibola, hockeya, karatea, esgrima, bela, padela, waterpoloa, eskubaloia, curlinga, sokatira, pala, tenisa edo atletismoa

Vital Fundazioak 16 kirol-diziplinatako masterklaseak eskaintzen dizkie ikastetxeei, oinarrizko kirola sustatzekoUtzita

Vital Fundazioak kirol aukera zabalari buruzko doako eskola magistralak eskainiko dizkie lurraldeko ikastetxeei ikasturte honetan. Arabako emakumezko kirolarien eskutik, haien testigantzak ikasleen artean oinarrizko kirolaren praktika sustatzeko balio izatea da helburua, baita hain ohikoak ez diren beste kirol-diziplina batzuk ezagutarazteko eta horiek egitea sustatzeko ere. Gainera, ekimenak Arabako kirolaren erreferente femeninoak ikusarazten ere lagundu nahi du, normalean erreferenteak maskulinoak diren esparru horretan.  

Masterklaseek alde teorikoa nahiz praktikoa izango dute. Teorikoan, emakumezko kirolariek beren esperientziaz, kirolean izandako hastapenez eta fisikoki zein psikologikoki ematen dienaz hitz egingo dute. Alde praktikoan kirol bakoitzeko ariketa eta teknika gehiago erakustea izango da ardatza.

Vital Fundazioaren ekimenak hain ezagunak ez diren kirol-modalitateei eman nahi die protagonismoa. Horietan, banakako nahiz taldeko kirolak bultzatzen da, baita kategoria mistoak dituzten modalitateak ere. Kirol horiek badmintona, triatloia, errugbia, boleibola, hockeya, karatea, esgrima, bela, padela, waterpoloa, eskubaloia, curlinga, sokatira, pala, tenisa eta atletismoa dira. Saio horiek ikastetxe bakoitzaren neurri eta errealitateetara egokituko dira. 

Hitzaldi horietako bat hartu nahi duten ikastetxeek actividades@fundacionvital.eus helbide elektronikoaren bitartez edo 647 566 579 telefonoan eska dezakete. 

Masterklaseak hasi zirenetik, 400 saio eman dira Araba osoko 42 ikastetxetan, eta lurralde osoko 10.000 neska-mutilek baino gehiagok hartu dute parte.