Kultura Etxeko +55 Elkartegien programak 13 ikastaro antolatu ditu urtarriletik maiatzera bitarterako
1.200 plaza baino gehiago egongo dira, eta ikastaroetatik zortzi lineako modalitatean ere egin ahal izango dira
Ignacio Aldecoa Kultura Etxeak +55 Elkartegien 2024ko urtarriletik maiatzera arteko ikastaroen programazioa aurkeztu du, eta 1.217 plaza eskainiko ditu.
Askotariko gaiei buruzko hamahiru ikastaro izango dira guztira. Izena eman behar da, abenduaren 14tik 22ra bitartean. Zerrendak abenduaren 29an aterako dira.
Ikastaroak eskatzeko hiru modu daude:
Web orri honetan: https://kulturaetxea.araba.eus/eu/55elkartegiak.
Telefonoz, 945.181.944 telefonora deituta, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara.
Aurrez aurre, +55 Elkartegien bulegoan, ordutegi berdinean.
Hona hemen ikastaroak:
Novela. ¿Todo es novela? (Eleberria, dena eleberria al da?)Amparo Montero. 150 plaza.
Guía para viajar en el tiempo a la vitoria medieval (Erdi aroko Gasteizera denboran bidaiatzeko gida) Ismael García-Gómez. 150 plaza.
Filosofía o filosofías. ¿Qué es esa cosa llamada filosofía?(Filosofia edo filosofiak. Zer da filosofia izeneko gauza hori?)Yolanda Barrios, Jose María Cabo. 55 plaza.
Conocer, reconocer y entender Japón (Japonia ezagutzea eta ulertzea)Beatriz Múgica. 150 plaza.
Entender hoy la actualidad internacional (Nazioarteko gaurkotasuna ulertzea)Victor Manuel Amado. 150 plaza.
Un recorrido internacional por el patrimonio cultural (Nazioarteko ibilbidea ondare kulturalean zehar) Susana Arechaga. 150 plaza.
Envejecer: el viaje de la vida y las curvas del camino (Zahartzea: bizitzaren bidaia eta bidearen bihurguneak) Fernandez Gómez Busto. 55 plaza.
¿Qué hay más allá de la derecha? (Zer dago eskuinetik haratago?) Antonio Rivera, Victor Manuel Amado. 150 plaza.
Mente abierta y flexible: el potencial de no saber (Buru irekia eta malgua: ez jakiteko potentziala) Ana Jesús Areitio. 55 plaza.
Taller de teatro leído (Irakurritako antzerki tailerra) Javier Larreina. 20 plaza.
Aprende a comer de manera consciente. Claves para ir hacia una alimentación saludable (Modu kontzientean jaten ikasi: elikadura osasuntsu baterantz joateko gakoak) Eider García de Albéniz. 44 plaza.
Música viva (Musika bizia) Aleix Mañosas. 44 plaza.
El cine a través de su historia: tendencias, miradas, películas y cineastas (Zinema bere historian zehar: joerak, begiradak, filmak eta zinemagileak) Sonia Pacios. 44 plaza.
Aurrez aurreko bi ikastaro eska daitezke gehienez ere. Plazak zozketa bidez esleituko dira. Onartuen zerrenda abenduaren 23an argitaratuko da. Ikastaroetatik zortzi (letra lodiz daudenak) linean egin ahal izango dira, toki mugarik gabe.
Plaza bat eskatzen duenak ez badu azkenean plaza hori erabiltzen, eta ez badu justifikatu, hurrengo eskaera aldian matrikulatzeko eskubidea galduko du.
Temas
Más en Sociedad
-
Un certamen de documentales para poner la mirada en los cuidados familiares
-
Berdindu impulsa una campaña para visibilizar al colectivo LGTBIQ+ y combatir su discriminación
-
Osakidetza atiende a 14 personas afectadas por las altas temperaturas
-
Los niños mayores de 8 años finalmente podrán participar en becerradas y sokamuturras