Ondoz ondoko bigarren denboraldian, Arabako Futbol Federazioak, Vital Fundazioarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Kirolaren Euskal Eskolarekin batera, Deportivity programarekin jarraitzen dute; oinarri futbolean balioak sustatzeko ekimen berritzailea da: sakrifizioa, buru-belarri aritzea, laguntasuna, osotasuna. Kadete mailako lehiara bideratua, programak hiru oinarrizko zutabe biltzen ditu eraginkorra izateko: prestakuntza, ebaluazioa eta esku hartzea. Zuzenean edo zeharka 2.000 pertsonak baino gehiagok parte hartzea aurreikusten da.
Kiroltasunaren bidez garapen pertsonala lortzeko eta oinarri futbolean indarkeria prebenitzeko helburuarekin, lehenengo fasean prebentzioa landuko da. Aurrez aurreko lantegien bidez, Gesto Deportivo elkartearen eskutik, eta app bat erabiliz, balioetan heziko dira kirolariak, entrenatzaileak eta kirol ingurune guztia, eta jokalarien gurasoak ere inplikatuko dira.
Berritasun gisa, bigarren denboraldi horretan kiroltasunaren sailkapen bat eskainiko da, jardunaldian eta hilabetean kiroltasun handien daukaten talde eta harmailekin, web orri honen bidez: https://www.deportivity.com/federaciones/stats_alava, bai eta kiroltasun handiena duten talde erdiak agertzen diren kadete lehiaketa guztien kiroltasunaren sailkapenak ere.
Denboraldi honetan 70 taldek eta 35 epailek parte hartuko dute astero, eta 35 partida monitorizatuko dira jardunaldi bakoitzean. Denboraldia amaitzean 1.000 partida inguru monitorizatuta egongo dira
Halaber, hurrengo 5 asteetan sentsibilizazio bideo batzuk gehituko dira, eta web orrian ikusi ahal izango dira.