Ana del Valek zuzentzen duen Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak 2023ko arte eszeniko eta musikalen arloko prestakuntza ekintzetarako laguntzen deialdia ebatzi du, 20.000 eurokoa. 

Aurkeztutako eskaeretatik lauri eman zaie laguntza, bakoitza 5.000 eurokoa. Hona hemen onuradunak:

•   Xabier Gullón Elgarresta. Musika arteak. 

•   Marina Manterola Nájera. Musika arteak. 

•   Ainhoa López de Munain Isasmendi. Kantua. 

•   Isabel Middlebrook Mateos. Dantza. 

Bekadunei buruzko informazio osagarria:

https://kulturaraba.eus/eu/-/becas-para-estudiar-artes-escenicas-y-musicales

“Garrantzitsua da laguntza mota horien aldeko apustua egitea, zeinek beka formatua baitute eta gure tokiko kultura sareko gazteentzat baitira, atzerrian prestakuntza jaso dezaten eta beren etorkizuneko lanen kalitatea gero eta handiagoa izan dadin. Horrek, era batera edo bestera, eragina izango du lurraldean”, Del Valek adierazi duenez. Halaber, esan du programan bekadunak diren pertsonak oso kontuan hartzen dituela Kultura Ekintza Zerbitzuak, ekintzak programatzeko orduan. Izan ere, haietako batzuek Larunbat Musikalak programan parte hartzen dute. 

"Deialdi honek 20 urte baino gehiago daramatza indarrean, eta 100 pertsonari baino gehiagori eman die beka. Arabako Lurralde Historikoan edo Trebiñuko Enklabean erroldatutako 18 eta 30 urte bitarteko pertsona fisikoentzat da, arte eszenikoen (dantza, antzerkia, zirkua eta mimoa) eta musikalen arloetan espezializatzeko banakako prestakuntza sustatzeko; hain zuzen, unibertsitateetan, goi-mailako eskoletan, nazioarteko eskoletan, goi-mailako kontserbatorioetan, dantza eskoletan, antzerki eskoletan, zirku eskoletan eta, oro har, arte prestakuntzako zentroetan egindako prestakuntza bultzatzeko."