Gasteizko Ariznabarreko Sareak ongizateari buruzko hitzaldi zikloa antolatu du San Martingo osasun zentroan
Hitzaldiak osatzeko, Ariznabarreko liburutegiak gai bakoitzarekin zerikusia duten materialen aukeraketak eskainiko ditu urriaren 15etik 31ra, baita bibliografia berezia duten diptikoak ere
Gasteizko Ariznabarreko Sareak osasunari eta ongizateari buruzko lau hitzaldi antolatuko ditu urriaren 21etik 29ra San Martingo osasun zentroan, doakoak eta herritar guztiei irekiak, Anitznabarra, zure zaintzan lagunduz programaren barruan. Ariznabarreko auzo sareak bultzatzen duen ekimen komunitarioaren hirugarren edizioa da, eta inguruko gizarte, hezkuntza eta osasun erakundeen lankidetzari eta gizarte etxearen dinamizazioari esker bideratzen da.
Relacionadas
Ekimenaren sustatzaileek aurreratu dutenez, saioek askotariko gaiak jorratuko dituzte. Horrela, Dormir bien para vivir mejor hitzaldian, ondo atseden hartzeak duen garrantzia jorratuko dute urriaren 21ean, eta pornografiak nerabeen eta gazteen hezkuntzan duen eragina izango dute hizpidePornografía: ¿educadora en la sombra?' hitzaldian, urriaren 23an.
Orobat, urriaren 28an, inVISIBLES erresilientziari eta gainditze pertsonalari buruzko hitzaldia eskainko du Emma Larreta idazle eta prestatzailea, eta zikloa urriaren 29an bukatuko da, etxean erorikoak saihesteko aholku praktikoekin eta egunerokotasunean autonomia mantentzeko ariketa fisiko errazekin.
HITZALDIA
Hitzaldiak osatzeko, Ariznabarreko liburutegiak gai bakoitzarekin zerikusia duten materialen aukeraketak eskainiko ditu urriaren 15etik 31ra, baita bibliografia berezia duten diptikoak ere.
Miren Fernandez de Landa Gasteizko Udaleko Gobernu Irekiaren eta Gizarte Etxeen zinegotziak nabarmendu duenez, "programa honek erakusten du osasun zentro bat osasun arretarako leku bat baino askoz gehiago izan daitekeela, ezagutzak partekatzeko eta auzoko bizitza indartzeko gunea ere badelako".
"Ariznabarran egiten den esperientziak eta lanak agerian uzten dute auzokide, elkarte eta erakundeek ahaleginak batzen dituztenean, balio eta interes handiko jarduerak sor ditzakegula pertsonentzat"
Azkenik, herritarren lankidetzaren balioa azpimarratu nahi izan du: "Ariznabarran egiten den esperientziak eta lanak agerian uzten dute auzokide, elkarte eta erakundeek ahaleginak batzen dituztenean, balio eta interes handiko jarduerak sor ditzakegula pertsonentzat".
Temas
Más en Salud
-
Adiós al estreñimiento: este es el truco natural definitivo del agente de emergencias Miguel Assal
-
Bihotzekoa duten bi pazientetik batek bakarrik deitzen du 112ra
-
Aumentan los casos de cáncer: los hábitos que perjudican tu salud
-
Sandra Dubra, farmacéutica: "La diferencia entre el naproxeno y el ibuprofeno no es que uno calma más o baja más la fiebre"