Jaurlaritzak 120.000 euro banatuko ditu artxibo pribatuak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak artxiboak antolatzeko eta digitalizatzeko programak garatzeko eta euskal dokumentu ondarea osatzen duten artxibo dokumentu eta artxibo funts pribatuak zabaltzeko 2025eko diru laguntzen deialdia onetsi du, eta 120.000 euro banatuko ditu.
Zehazkiago, Jaurlaritzaren arabera, diruz lagunduko dira artxibo funts historikoak artxibo irizpideen arabera antolatzen dituzten programak, batez ere XX. mendeko dokumentazioa duten eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Dokumentu Ondarea osatzen dutenak.
Era berean, aurretiaz datu base batean antolatutako eta deskribatutako artxibo funtsak digitalizatzen dituzte programak ere lagunduko dira diruz.
Proiektuek barne hartu beharko dute kontserbazio iraunkorreko artxibo digital baten eta kopia digital baten sorrera ere, Euskadiko Artxibo Sistemaren web orriaren bitartez zabaltzeko. Programak urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean gauzatu beharko dira.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak hamar programa lagundu zituen diruz 2024ko deialdian.
EUSKO JAURLARITZA
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onartu du San Sebastian Shop Merkatarien Elkarteen Elkarteari 100.000 euroko diru laguntza zuzena ematea,Egin Klik Donostiako Merkataritzarekin proiektua garatzeko. Hirkio merkataritza sustatzeko ekimena da, eta plataforma digital zentralizatu bat sortuko du.
Jaurlaritzaren arabera, tokiko merkataritza funtsezko elementua da auzoetako bizitzan eta hiriaren kohesioan, baina plataforma handien lehiaren eta eraldaketa digitalaren ondoriozko erronkei egin behar dio aurre.
Proiektu honen bidez, San Sebastian Shop elkarteak tresna digital berritzaile, irisgarri eta erakargarria eman nahi dio Donostiari, tokiko merkataritza ikusarazi eta dinamizatu ahal izateko, eta, hala, egungo ingurunean lehiakortasuna indartzeko.
Plataforma berria Donostiako tokiko merkataritzaren sareko direktorio modukoa izango da, eta edozein gailutik kontsultatu ahal izango da. Aukera emango du dendak aurkitzeko, ibilbide tematiko eta pertsonalizatuak kontsultatzeko, eskura dagoen eskaintza ezagutzeko eta negozio bakoitzarekin zuzenean harremanetan jartzeko.
Era berean, totem digital interaktiboak instalatuko dira etorkizuneko Herritarren Arretarako Bulegoan eta Turismo Informazio Bulegoan, bai bertakoentzat bai bisitarientzat irisgarritasun maximoa bermatuta.
Temas
Más en Política
-
La Oficina de Conflictos de Intereses reitera que Sánchez no tenía que abstenerse en el rescate de Air Europa
-
La AN rechaza el intento de Aldama de frenar la subasta de sus coches porque perderían valor con el paso del tiempo
-
El PNV ya ve la luz al final del túnel del Estatuto y reivindica su insistencia
-
Sumar se atribuye el “último empujón” para cumplir la transferencia del paro