Euroeskualdeko Batzorde Betearazleak, bere hiru gobernu kideetako ordezkariek osatua, "Euroeskualdeko Hiritartasuna" 2024 Proiektuen Deialdiaren hautaketa onartu du. Mugaz gaindiko 20 lankidetza-proiektu finantzatuko dira Akitania- Berriaren, Euskadiren eta Nafarroaren artean, ia 500.000 eurorekin. Hiru aldeko partzuergoek kultura, kirola, hezkuntza, gazteria, eleaniztasuna eta gizarte-erronka garaikideen arloetan aurkeztutako 47 hautagaitzen artean aukeratu dira proiektuak.

Euroeskualdeak 9 ekimen hautatu ditu kulturaren esparruan, 3 gizarte-erronka garaikideen eremuan, 3 kirolaren eremuan, 2 hezkuntzaren eremuan, 2 gazteriaren eremuan eta bat eleaniztasunaren eremuan, gizarte-eremuan lortutako emaitzak garatzen jarraitzeko eta mugaz gaindiko ondarea zaintzeko helburuarekin.

Kultura – 9 proiektu

  • PIRENAUES II: proiektu hau PIRENAUESen bigarren fasea da, 2023an sustatua, eta Zaldua eta St-Jean-Le-Vieux aztarnategi erromatarretan ikerketa arkeologikoarekin jarraitzea du helburu. Mugaz gaindiko ondare hori modu inklusiboan sustatu eta zabalduko da, 4 hizkuntzatan (FR-CAS-EUS-ANG).
  • ETORKIZUNEKO IKUSLEAK: proiektu honek zinemaz gozatzea eta ikusle gazteenen gaitasun kritikoa garatzea du helburu, filmen proiekzioen eta ikus-entzunezko hezkuntza eta alfabetizazioko tailerren bidez.
  • DANSPIRENAIKA: proiektuaren helburua dantza parte-hartzaileko hiru jaialdi antolatzea da, kaleko dantza-jarduerekin (erromeriak, errondak, etab.), tailerrekin eta bestelako jarduera osagarriekin.
  • EUSKAL IHAUTERIEN BERPIZTEA: proiektua euskal inauteriei eta azken urteetan izan duen berpizteari buruzko erreportaje sorta bat egitean datza, batez ere gazteei esker.
  • BILKETA: proiektu honek Bertsolaritzaren jarduera osoa sistematizatu nahi du, euroeskualdeko ondarea kontserbatzeko, sustatzeko eta zabaltzeko.
  • KARRIKAN BERRIRO: Karrikan kaleko arteak sustatzeko mugaz gaindiko plataforma bat da, sortzen ari diren bi konpainiari laguntza pertsonalizatua ematen diena, eta ikuskizunak sortzeko, sustatzeko eta zabaltzeko baliabideak eta ezagutzak ematen dizkiena. 
  • LOTARAKO IPUINAK: 5 eta 10 urte bitarteko haurren artean euroeskualdeko kulturak eta hizkuntzak sustatuko dituzten 12 audiodrama ekoiztea da proiektu honen helburua, lau hizkuntzatan (FR, CAST, EUS eta okzitaniera).
  • URRATSETAN: proiektu honen helburua hiru dantzari taldek Korrontzi taldearen musikarekin ikuskizun bat sortzea da.
  • TEATRODIX: proiektu honen xedea Euroeskualdeko hiru hizkuntzetan hainbat kultura-ekintza abian jartzea da, honako gai sozial hauen inguruan: immigrazioa, guztiontzako kulturarako irisgarritasuna, kulturartekotasuna eta aniztasunaren baterako existentzia mugaz gaindiko dimentsio batean.