Jaurlaritzak ia 94 milioi euro bideratuko ditu etxebizitzen alokairua eta birgaitzea babesteko programetara
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 93.893.204 euro bideratuko ditu etxebizitzen alokairu sozialerako eta birgaitzerako laguntzen programak finantzatzera, Iñaki Arriola jarduneko sailburuak egin eta gobernu kontseiluari jakinarazitako aginduaren arabera.
Agindu horren bidez, argitara eman dira etxebizitzen eta eraikinen alokairua eta birgaitzea sustatzeko 2024ko ekitaldian banatuko diren urte anitzeko diru laguntzen lerroak finantzatuko dituzten ordainketa eta konpromiso kredituak.
Zehazkiago, 38,54 milioi euro banatuko dira egiturazko berrikuntzen (estalkiak eta fatxadak), irisgarritasunaren (igogailuen instalazioa nagusiki) eta energia eraginkortasunaren bidez bizitegi eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea bultzatzeko. Kopuru horretatik 7,5 milioi euro ekitaldi honetako aurrekontuan sartuko dira, 26 milioi 2025ekoan, 3 milioi 2026koan eta 2 milioi 2027koan.
Halaber, gazteek merkatu librean etxebizitzaren alokairua ordaintzeko Gaztelagun laguntza programak 19,37 milioi euro banatuko ditu aurten diru laguntzetan. Gainera, errentamendu babestua sustatzera 29,83 milioi euro bideratuko dira ekitaldi honetan eta hurrengo bietan; funtsean, sustatzaile publiko eta pribatuek alokairu eskuragarriko etxebizitzen (edo aurretik zeuden eta eskuratu ondoren birgaitu diren etxebizitzen) sustapen berriko operazioak sustatzeko erabiliko da dirua, baita zuzkidura bizitokiak sustatzeko ere.
Era berean, 5,7 milioi esleituko dira finantza erakundeek sustatzaile publiko eta pribatuei, etxeei, jabeen erkidegoei, irabazi asmorik gabeko elkarteei eta erabilera lagapeneko kooperatibei ematen dizkieten kredituen interes puntuak subsidiatzeko eta, horrela, alokairu babestuko etxebizitzak eta birgaitzea sustatzeko (irisgarritasuna eta etxebizitza hutsen mobilizazioa, aldez aurreko egiturazko birgaitzearen bidez), 2024ko Finantza Hitzarmenaren bitartez.
Azkenik, landa eremuetan eta eremu degradatuetan erabilitako etxebizitza librea eskuratzeko diru laguntzek 400.000 euroko aurrekontua izango dute.
Temas
Más en Política
-
La Oficina de Conflictos de Intereses reitera que Sánchez no tenía que abstenerse en el rescate de Air Europa
-
La AN rechaza el intento de Aldama de frenar la subasta de sus coches porque perderían valor con el paso del tiempo
-
El PNV ya ve la luz al final del túnel del Estatuto y reivindica su insistencia
-
Jaurlaritzak 120.000 euro banatuko ditu artxibo pribatuak antolatu, digitalizatu eta zabaltzeko