Gobernuak Genero Indarkeriaren aurkako laguntzak %50 baino gehiago handitu ditu
Eusko Jaurlaritzak 9 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoko deskontuak finantzatzera
Gobernu Kontseiluak, aste honetan egindako bileran, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak proposatuta, Genero Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako diru-laguntzetarako aurrekontua %52,75 handitzea onartu du. Hasierako zenbatekoa 1.600.000 eurokoa zen eta erabaki honek dakar 844.010 euroko gehikuntza aurrekontuan. Guztira, beraz, 2023n 2,44 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak laguntza hauetara.
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailetik azpimarratu duten bezala, laguntza hau Genero Indarkeriaren biktima diren emakumeentzat bakarrik da eta laguntza ekonomikoen helburua da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei baliabide ekonomikoak bermatzea, tratu txarren egoeratik errazago ateratzeko eta haien gizarteratzea erraztek.
Garraio publikoan deskontuak
"Gaurko Gobernu Kontseiluak onartu du 9 milioi eurorekin laguntzea garraio publikoaren operadoreei, 2023ko lehenengo seihilekoan Euskadi osoan bidaiarientzat % 50eko hobariak mantentzeko kostuak finantzatzen laguntzeko", azpimarratu zuten Eusko Jaurlaritzatik.
Azkenik, eta ildo horretatik jarraituz, aipatutako 9,08 milioi horiek "batuko zaizkie 2022ko azken lauhilekoan, inflazio-testuinguru batean herritarrei laguntzeko eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko neurri hau abian jarri zenean, helburu horretara bideratu ziren 6,06 miloi euroei", ondorioztatu zuten Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailetik.
Temas
Más en Política
-
España y Alemania negociarán el reconocimiento de las lenguas cooficiales en la UE
-
El Supremo rechaza "en este momento" pedir al PSOE los movimientos en efectivo desde 2017
-
EHU niega que la charla de dos ertzainas se suspendiera por presión del alumnado y dice que fue decisión de los agentes
-
Pérez Iglesias considera "inaceptable" el boicot a una charla de dos ertzainas en la EHU