UZEIk batzar nagusiak egin zuen joan den abenduaren 12an eta aho batez izendatu zuen Lourdes Auzmendi Aierbe erakundeko lehendakari, karguan 20 urtez izan den Jon Etxabe ordezkatuz, terminologia eta lexikografia zentroak astelehen honetan jakinarazi duenez.
Lourdes Auzmendik itzulpengintzan eta interprete lanetan garatu du bere ibilbide profesional osoa, eta, horri esker, UZEI eta bere lana eta ekarpena ondo ezagutzeko aukera izan du
Lourdes Auzmendik itzulpengintzan eta interprete lanetan garatu du bere ibilbide profesional osoa, eta, horri esker, UZEI eta bere lana eta ekarpena ondo ezagutzeko aukera izan du.
1987an, EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta elkarte horretako lehendakari ere aldi batez. 2001etik 2017ra bitartean, EHU Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle aritu zen itzulpengintzako ikasketetan.
Eusko Jaurlaritzan Euskara Sustatzeko zuzendari izendatu zuten 2009an, eta geroago Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako sailburuorde
Eusko Jaurlaritzan Euskara Sustatzeko zuzendari izendatu zuten 2009an, eta geroago Hizkuntza Politikako Sailburuordetzako sailburuorde. "Hemendik aurrera elkarrekin egingo dugun ibilbidea ere berea bezain oparoa izatea espero dugu", adierazi dute zentroko kideek.
Auzmendik Jon Etxaberen lekukoa hartuko du. Azken 20 urteotan, "erabateko prestutasuna eta inplikazioa" erakusteaz gain, sinergia eta lan ildo berritzaileak indartzeko "ahalegin etengabea" egin du Etxabek, eta UZEIk esker ona adierazi dio.