une honetara iritsita, uste dut jada ez dugula behar Klima-Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna, jakingo duzuenez, gaur ospatuko dena. Egun guztiak dira etorkizun ez hain urrun batean zain daukagunaren oroigarri. Irailean eta urrian Gasteizen bizi izan dugunak berotze globalaren ondorio kaltegarri eta suntsitzaileei buruzko gogoeta eragin behar digu. Eta bai, egia da gutako bakoitzak ohitura jasangarriagoak har ditzakegula klima-aldaketari aurka egiten laguntzeko edo, behintzat, ez bizkortzeko, baina argi dago borroka hori benetan zuzendu behar dutenak estatuak direla. Hala ere, badirudi mundu osoko politikariek ez diotela aurre egin klima-aldaketaren erronkari konbikzio osoz. Are gehiago, IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen azken txostenean, gobernuei eskatzen zaie beren pasibotasuna alde batera uzteko eta isuriak mugatzeko premiazko neurriak hartzeko. Egoera gero eta kezkagarriagoa da, eta, txosten horretan diotenez, lurralde ezezagunean sartuko gara. Hainbestekoa da ziurgabetasuna, ezen egun hauetan ezin baitezaket burutik kendu gasteiztarrok hotzagatik, euriagatik eta baita elurragatik ere kexatu besterik egiten ez genuen urteak. Gogoratzen al zarete? Ez zen hain aspaldi izan...
- Multimedia
- Servicios
- Participación