Gasteizko Udalak nabarmendu du Forondako aireportua sustatzeak hiriko lehiakortasun ekonomikoa eta turistikoa hobetzen dituela eta Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi berriek aukera ematen dietela gasteiztarrei helmugen sare globalera iristeko.

Volotea aire konpainia hil honen hasieran ekin zien Forondatik Madril eyta Bartzelonarako hegaldiei astelehen, ostegun, ostiral eta igandetan, Gasteizko Udalak urtean 484.000 eurorekin (gehi BEZ) parte hartuko duen sustapen kontratuari esker. Airelineak urtebetez jardungo du, sei hilabeteko bi luzapen egiteko aukerarekin.

Maria Nanclares Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoko zinegotziak egindako udal batzordean azaldu duenez, "kontratu honen helburua Gasteizko aireportua sustatzea da, Madrilekin eta Bartzelonarekin konektatuta bidaiarien fluxu berriak erakartzeko".

Forondak charter hegaldien eskaintza zabala ere du toki erakargarrietara, hala nola Egiptora (azaroak 24) eta Istanbulera eta Bratislavara (abenduak 4). Gainera, abenduaren 5ean hegaldi bana aterako dira Viena, Venezia, Verona eta Bratislavara

"Hiri horiek nazioarteko hub handi gisa jarduten dute, eta joan den astera arte Forondatik eskaintzea ezinezkoa zen helmugen sare globalera sartzea ahalbidetzen dute", esan du.

Era berean, gaineratu duenez, "Foronda sustatzeak eta Madrilen eta Bartzelonaren bidez nazioarteko konektibitatea indartzeak hiriaren lehiakortasun ekonomikoa eta turistikoa hobetzen du".

Volotea Forondako aireportura iritsi izanaren ondorioz, AENAk kudeatzen duen Gasteizko aireportuak orain arte baino 100.000 eserleku gehiago eskainiko ditu.

BIDAIARIAK

Forondak 257.140 bidaiari erregistratu ditu urteko lehen hamar hilabeteetan, aurreko urtean baino %12,5 gehiago. Gainera, inoizko urririk onena izan du, 31.346 bidaiarirekin (%21,8 gehiago). Eragiketa kopurua %3 handitu da aurten, orain arteko datuen arabera, eta karga mailek %0,5eko hazkundea izan dute urrian.

Gaur egun, Gasteizko aireportuak erregulartasunez eskaintzen ditu hegaldiak Madril, Bartzelona, Alacant, Sevilla, Bergamo eta Charleroira, eta 2026ko martxotik aurrera, Malagara eta Palmara bidaiatu ahal izango da.

Forondak charter hegaldien eskaintza zabala ere du toki erakargarrietara, hala nola Egiptora (azaroak 24) eta Istanbulera eta Bratislavara (abenduak 4). Gainera, abenduaren 5ean hegaldi bana aterako dira Viena, Venezia, Verona eta Bratislavara.