Gasteizko Mendizorrotzeko eta Gamarrako udako denboraldiak aisialdiko eta kiroleko jarduerak jarriko ditu martxan bi esparruetan datorren astelehenean, ekainaren 22an, erabiltzaileen egonaldia girotzeko. Udako dinamizazio proiektu berriak adin guztietarako doako jarduerak eskainiko ditu.

Ana Lopez de Uralde Kirol zinegotziak azaldu duenez, jarduerak astelehenetik ostiralera egingo dira, uztailaren 31ra bitarte, 16:30etik 19:30era, bi instalazioetan, eta 'Uda aktiboa' izenburupean, kirol jardueren eta jarduera soziokulturalen zerrenda zabala izango da, hala nola abenturako ginkanak, pilates, zumba, aquagym, orientazioa, 3x3 saskibaloia, haurrentzako ur jokoak, mahai tenisa, minigolfa edo punteria jokoak. Eskuzko trebetasunak garatzeko aukera ere egongo da, collage, papiroflexia eta pinturako tailerrekin edo 3D tailerrekin, besteak beste.

Programazioa datorren astelehenean hasiko da, Gamarran, 16:30etik aurrera, aquagym, pilates eta zumba jarduerekin; jarduera soziokulturalen barruan, berriz, bi collage tailer emango dira, eta eguna uretako jokoekin amaituko da. Mendizorrotzen bi pintura tailer eta haurrentzako ur jolasak egingo dira.

Kirol Zerbitzuak antolatu ditu tailerrak eta eskulanak, Gamarrako eta Mendizorrotzako gunean dauden bitartean erabiltzaile guztiei aisialdirako eta entretenimendurako aukerak eskaintzeko. Programazioa aldakorra da, eguraldiaren araberakoa izango baita, eta iragarpenak kontuan hartuta argitaratuko dira aste bakoitzeko programazioaren abisuak.

Programa bakoitzaren asteko informazioa instalazioan bertan aurkituko da, sarreran dauden karteletan eta Mendizorrotzako zein Gamarrako informazio bulegoetan, hain zuzen ere. Gainera, Mendizorrotzen informazioa udako kioskoan zentralizatuko da, eta Gamarran igerilekuetatik gertu dagoen karpan.