Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, asteazkenean, irailaren 24an, tenperatura freskoa izango da, eta zaparradak askoz ere sakabanatuagoak eta urriagoak izango dira. Goizean hodeiak nagusituko dira, eta ordu horietan euria egin dezake, batez ere Kantauri isurialdean; arratsaldean, ordea, ostarteak nagusituko dira.
Haizea goizean bare ibiliko da eta arratsaldean iparraldetik finkatuko da. Tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina litekeena da pixka bat igotzea. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 16 gehienez, Bilbon 13 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 17 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 15 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 17 gehienez.
Zerua hodeitsu egongo da; arratsalde-gauean hodeiak gutxituko dira
Itsasbazterrean mendebal-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin, eta egunaren erdiko orduetan ipar-osagaira aldatuko da; itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirriko guneekin. Iparraldeko hondoko itsasoak metro bateko olatuak altxatuko ditu. Itsasgorak 06:43an eta 18:56an izango dira, eta itsasbehereak 01:07an eta 12:47an. Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.
BALORAZIOA
"Goiz-lanbroa. Zerua hodeitsu egongo da; arratsalde-gauean hodeiak gutxituko dira. Zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka Kantauri isurialdean eta zenbait tokitan ertainak izan daitezke. Mediterraneo isurialdean noizbehinka zaparrada txikiak bota ditzake, bereziki ipar partean. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, mendebal-osagaia nagusituz; erdialdeko orduetan ipar osagaira aldatuko da, tarte biziekin. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko dira eta maximoetan aldaketarik ez".