Ekuadorko eta Mexikoko misio instituzional bat iritsi da Gasteizera, hiriak mugikortasun jasangarriaren arloan duen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko, eta Maider Etxebarria alkateak eta Beatriz Artolazabal alkateordeak ongietorria egin diote aste honetan.
Gasteizko Udaletik jakinarazi dutenez, helburua da nazioartean mugikortasun jasangarrian eta espazio publikoan "erreferente" bihurtu den plangintza eta kudeaketa eredua partekatzea Latinoamerikak herrialdeotako ordezkariekin partekatzea.
Ekuadorko eta Mexikoko ordezkariek BEIren garajeak bisitatuko dituzte, autobus elektriko adimendunean hiria zeharkatuko dute
Bada, asteazken honetan eta osteguean egingo duten egonaldian, Ekuadorko eta Mexikoko ordezkariek BEIren garajeak bisitatuko dituzte, autobus elektriko adimendunean hiria zeharkatuko dute, eta bilerak egingo dituzte Espazio Publikoa eta Auzoak eta Gobernu Irekia udal sailetako, Tuvisako eta Ingurumen Gaietarako Ikastegiko ordezkariekin.
GASTEIZ
Bestalde, Gasteizko Ingurumen Gaietarako Ikastegiak udazkenerako jardueren agenda aurkeztu du asteazken honetan, eta denera 60 proposamen eskainiko ditu urritik abendura bitarte Ataria Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan eta Olarizuko Lorategi Botanikoan.
Borja Rodriguez Gasteizko Udaleko Ingurumen zinegotziak adierazi duenez, "udazkena iristear da, naturak eskaintzen dizkigun kolore guztiez gozatzeko urteko garairik onena, eta Ingurumen Gaietarako Ikastegitik gasteiztarrak eta urtaro honetan bisitan datozenak gonbidatu nahi ditugu antolatu dugun jarduera programa zabalarekin bat egitera".
"Publiko guztientzako proposamenak daude, zientziaren dibulgazioa, artea, natura eta sormena uztartzen dituztenak. Hitzaldiak, lantegiak, txangoak eta familia jarduerak izango dira asteburuetan urritik abenduaren amaierara arte", gaineratu du.
Horrela, Olarizuko Lorategi Botanikoaren edertasunaz gozatzeko bi ibilbide antolatu dira. Lehena lorategiaren mendebaldean egingo da, zuhaitz hostoerorkorrek zimeltzen direnean zer kolore hartzen duten ikusteko; bigarrena baso mediterraneoetan barrena izango da, oporretako uneak gogoratzeko edo etorkizunean bisitatu nahi diren eskualdeak planifikatzeko.